Burtsa
2023/02/03 - 09:51
CaixaBankek 3.145 milioi irabazi ditu 2022an, Bankiarekin egindako bat-egitearen eragina gorabehera
2021ean baino ia % 30 gehiago da. Interes tasen igoera tarteko, marjinak handitu ditu finantza erakundeak, eta batez ere horri zor zaio etekinen gorakada. Fusioak % 40 apaldu ditu CaixaBanken emaitzak.
2022/11/11 - 18:03
FTX kriptomoneta plataformak porrot egin eta haren buruzagiak dimisioa eman du
Plataforma sektoreko garrantzitsuenetako bat da, eta 32.000 milioi dolarreko balioa izan zuen. Orain, ordea, 8.000 milioi dolarreko zulo finantzieroa du.
2022/11/10 - 22:16
Izua zabaldu da kriptomonetaren merkatuan, FTX plataformak bere porrotaren gaineko abisua eman ondotik
Orain urtebete markatu zuen Bitcoinak bere errekorreko balioa: 68.000 dolar. Baina ordutik etengabe beherantz egin du. Kotizazioak behea jo du gaur, 16.000 dolarretik behera. Argi erakusten du oso aldakorra dela, eta oinarri sendorik gabekoa.
2022/07/22 - 10:38
Europako Banku Zentralak interes-tasak oinarrizko 50 puntu igo ditu
2011tik lehen aldiz igoko dira interes-tasak Eurogunean. Halaber, Banku Zentralak 'Transmisioa babesteko tresna' izenekoa onartu du euroguneko herrialde batzuetako arrisku-primek gora egin ez dezaten.
2022/07/12 - 16:59
Banku handiek % 4,6 egin dute behera, Espainiako Gobernuak "salbuespenezko" zerga iragarri ondoren
Bankuek galerekin itxi dute saioa; hala, Sabadellek % 7,44 galdu du; Caixabankek, % 8,63; Bankinterrek, % 5,08; Santanderrek, % 3,65 eta BBVAk, % 3,77.
2022/06/27 - 18:02
Errusiak ziurtatu du garaiz ordaindu duela kanpo-zorraren zerbitzua
Bloomberg agentziak iragarri du Errusia ordainketa-etenduran sartu dela eurobonoen kupoi batzuk ordaindu ez dituelako. Errusiak esan du ordaindu dituela, eta ordaintzeko mekanismo berriak proposatu ditu, dagoeneko eurotan eta dolarretan jardutea ezinezkoa zaiolako, zigorren ondorioz.
2022/06/13 - 22:36
Europako burtsek behera egin dute AEBetan interes-tasak berriz igotzeko aukerak eraginda
Milanek % 2,79 galdu du; Parisek, % 2,67; Frankfurtek, % 2,43 eta Londresek, % 1,53. Era berean, IBEX 35 indizeak % 2,47 egin du behera. AEBko Erreserba Federala asteazkenean bilduko da.
2022/05/23 - 20:39
Siemens Gamesak % 6,24 gora egin du burtsan, bere akziodun nagusiak erosteko eskaintza egin ondoren
Ibex 35 indizean gorakada handiena izan du Siemens Gamesaren akzioak. Hala ere, konpainiak oraindik % 15,57 beherakada pilatzen du aurten.
2022/05/23 - 13:24
Siemens Gamesak % 6ko igoera izan du akziodun nagusia erosteko eskaintza publikoa egin ondoren
Siemens Energyk esan du ez dagoela bere asmoen artean Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza aldatzea.
2022/05/22 - 18:05
Gamesaren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa iragarri du Siemens Energy konpainiak
Akzio bakoitzeko 18,05 euro eskaini ditu konpainia alemaniarrak. Zamudion eta Sarrigurenen daude Siemens Gamesaren egoitzetako bi, eta lantegiak ditu, baita ere, Asteasun, Mungian eta Arazurin. Orotara, ia 3.000 langile ditu Hego Euskal Herrian.
2022/05/22 - 16:18
Gamesaren akzio guztiak erosiko dituela iragarri du Siemens Energyk
Egun, konpainia alemaniarrak Gamesaren % 67 kontrolatzen du, eta falta zaizkion akzioak erosiko ditu. Siemens Gamesak ia 3.000 langile ditu Euskal Herrian.
2022/05/22 - 15:16
Niko Cuenca: "Energia berriztagarrien oldea ikusita, negozioa badago, baina offshore ereduan zentratuko da"
Siemens Energyk Gamesaren akzio guztiak erosteko iragarritako eskaintza publikoa dela eta, Niko Cuenca ekonomialariak erabaki horren aurrekariak eta ondorioak aletu ditu Euskadi Irratian.
2022/05/18 - 13:40
Siemens Gamesaren akzioak % 12,46 igo dira burtsan
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Siemens Gamesaren negoziazioaren gainean zegoen etenaldia bertan behera uztea erabaki du eta, horren ondorioz, Espainiako merkatu osoko igoerarik handienarekin itzuli da kotizaziora.
2022/05/12 - 20:24
Aste beltza kriptodiruaren merkatuan, egun bakarrean 200.000 milioi dolar galduta
Bitcoin, Ether eta TerraUSD kriptomonetek behea jo dute, inbertitzaileak kriptodirua baztertzen ari direlako. Inflazioak, interes-tasen igoerak eta aurreikuspen ekonomikoek kalte egin diete.
2022/05/05 - 11:28
AEBk puntu erdi igo ditu interes tasak, 2000. urtetik egindako gorakada handiena
Orain arte, ohikoena 0,25eko igoerak iragartzea zen. Inflazioari aurre egiteko neurria da, prezioak ia % 9 igo baitira. Hazkunde gehiago egitea ere aurreikusi du Erreserbak. Burtsek gorako bidea hartu dute.
2022/03/01 - 11:53
Mendebaldeko zigorrek gero eta presio handiagoa egiten diote Errusiako ekonomiari
Mastercard, Visa, BP eta Shell petrolio-enpresak, Fedex, UPS eta DHL paketeria-zerbitzuak, edo Maersk ontzi-enpresak Errusiako jarduerak bertan behera utzi edo eten dituzte.
2022/02/28 - 12:03
Errubloak behea jo du eta Europako burtsek negatiboan itxi dute Errusiari jarritako zigor ekonomikoen ondorioz
Europako burtsek behera egin dute, errubloa minimoetan dago, petrolioa, gasa eta elektrizitatea gorantz doazen bitartean. Ibex indizeak % 0,09 egin du behera. Brent upelak beste maximo bat lortu du Londreseko etorkizunen merkatuan, eta Espainian elektrizitatea % 8 igo da.
2022/02/24 - 21:19
Gasa % 60 garestitu da eta petrolioaren prezioak 100 dolarreko langa gainditu du
Errusiak Ukrainaren kontra abiatu duen gerraren ondorioz, munduko burtsek ere behera egin dute. Galerarik handiena Moskuko burtsak izan du: % 38ko gainbehera izan baitu.
2022/02/22 - 12:31
Petrolio upelaren prezioa ia 100 dolarrean dago, 2014tik lehen aldiz
Ukraina eta Errusiaren arteko tentsioek eragin dute petrolioaren prezioaren igoera. Bestalde, Ibex 35 indizeak % 2,45 egin du behera, astearte honetan, burtsen irekieran.
2022/02/15 - 15:38
Ibex 35ek % 1,24ko igoera izan du saio erdian, Ukrainari begira
Espainiako burtsak % 0,41eko beherakadarekin hasi du astearteko saioa, Ukrainako tentsioak gora egiten jarraitzen duen testuinguru batean.