CaixaBankek 3.145 milioi irabazi ditu 2022an, Bankiarekin egindako bat-egitearen eragina gorabehera
CaixaBankek 3.145 milioi euroko etekin garbia izan du 2022an, aurreko ekitaldian baino % 29,7 gehiago, finantza erakundeak ohar batean jakinarazi duenez.
Entitatearen banku negozioa —core izeneko diru-sarrerak— % 5,8 hazi dira, interes tasen igoerak marjinak handitu baititu. Gora egin dute, halaber, aseguruen kontratuengatik lortutako diru-sarrerek (% 33) eta bankuko komisioek (% 1,7).
Dena dela, Bankiarekin egindako bat-egiteak % 39,8 apaldu ditu Jose Ignacio Goirigolzarri buru duen banketxearen emaitzak.
CaixaBankeko administrazio kontseiluak akzioko 0,2306 euroko dibidendua ordaintzea proposatuko dio akziodunen batzarrari, apirilean. 2021ean baino % 58 gehiago da, eta etekin garbiaren % 55. Emaitzaren portzentajeari erreparatuta, Espainiako banketxe handiek egingo dute banaketa altuena da.