Mendebaldeko zigorrek gero eta presio handiagoa egiten diote Errusiako ekonomiari
Mastercard finantza-zerbitzuen multinazional estatubatuarrak bere ordainketa-sareko hainbat erakunde blokeatu ditu Errusian, Ukraina inbaditu ondoren nazioarteak ezarritako zigorrak betetzeko.
Michael Miebach New Yorken egoitza duen konpainiako presidenteak adierazi duenez, "erregulatzaileekin lanean jarraituko du datozen egunetan, nazioarteak ezarritako zigorrei dagokienez enpresak dituen betebeharrak erabat betetzeko".
Horrenbestez, Mastercard, Visa, BP eta Shell petrolio-enpresak, Fedex, UPS eta DHL paketeria-zerbitzuak, eta Maersk ontzi-enpresak Errusian jarduerak bertan behera uztea edo etetea erabaki dute.
The Walt Disney Companyk ere bat egin du zigorrekin, eta iragarri du ez dituela bere filmak Errusian estreinatuko, eta Googlek iragarri du blokeatu egingo dituela YouTubeko Russia Today (RT) eta Sputnik komunikabide errusiarren kanalak Europa osoan.
Bestalde, Hego Koreak iragarri du bertan behera utziko dituela finantza-transakzioak Errusiako bankurik handienetako zazpirekin eta afiliatuekin, Ukrainaren inbasioagatik Moskuren aurka ezarritako zigorren barruan.
Gaurko iragarpena Hego Koreak Errusiara material estrategikoen esportazioa debekatzea erabaki eta biharamunean egin da, beste herrialde batzuetan hartutako erabakiei jarraituz, AEBn edo Japonian, esaterako, erdieroaleekin eta Errusiaren defentsa-industriarekin lotutako beste ondasun teknologiko batzuekin gauza bera egin baitute.
Frantzia: "Errusiako ekonomia hondoratuko dugu"
Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroak adierazi duenez, mendebaldekook "Errusiako ekonomiaren hondoratzea eragingo dugu", eta zigorrek ondorioak ematen hasi direla esan du.
Horren harian, errubloa % 30 debaluatu dela, Errusiako Banku Zentralak bere interes-tasak % 20ra bikoiztu behar izan dituela eta bere dibisa-erreserbak "elurra eguzkitan bezala" urtzen ari direla adierazi du.
Le Maireren arabera, nazioarteak aktibo errusiarrak izozteko hartutako neurriek bilioi bat euro ingururi eragingo diete.
"Errusiari erabateko gerra ekonomiko eta finantzarioa egingo diogu" eta "herritarrek ere ordainduko dituzte ondorioak", adierazi du Frantziako ministroak.
Ibex 35
Ibex 35ek % 1,25eko jaitsierarekin kotizatzen zuen saio erdian, eta, horren ondorioz, selektiboa 8.374,2 puntutan kokatu da, Ukrainako gatazkak eta egoera horrek munduan dituen ondorio sozial eta ekonomikoek markatuta jarraitzen duten testuinguru batean.
Europako gainerako burtsek ere beherakadekin kotizatzen zuten, Frantziako CAC 40k % 2,32 jaitsi da, Alemaniako DAX (% -2,13), Italiako FTSE MIB (% -2,03) eta Londresko FTSE 100 (% -0,66).
Bestalde, handizkako merkatuko elektrizitatearen batez besteko prezioa erlaxatu egingo da astearte honetan, azken egunetako urteko maximoekin alderatuta, eta % 6,88 jaitsiko da, nahiz eta megawatt-orduko 260 euroko mailatik gertu jarraituko duen.
Bestalde, Brent petrolio upela, Europarako erreferentziazkoa, 101,58 dolarrean dago, % 3,68 igo ondoren, eta Texas upela 98,74 dolarrean dago, % 3,6 igo ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.