Altxor Publikoak 1.959 milioi euro saldu ditu hiru eta bederatzi hilabeterako letretan
Espainiako Altxor Publikoak 1.959 milioi euro saldu ditu hiru eta bederatzi hilabeterako letretan, eta inbertitzaileek, tartean partikularrek, 6.300 milioi eurotik gorako eskaria egin dute, hau da, esleitutako zenbatekoa baino hiru aldiz handiagoa. Enkantearen atarian, Iker Ariznabarreta DUT Asesoria aholkularitza konpainiako adituak hainbat gako azaldu ditu, produktu horien erosketen inguruan.
Zor mota horren eskaria 2.204 milioi eurokoa izan da. Bederatzi hilabeterako letretan, berriz, 1.450 milioi euro saldu ditu.
Aplikatutako interesa % 2,973koa izan da, hori ere urtarrileko enkantearen % 2,839koa baino handiagoa. Bederatzi hilabeterako letren eskaria 4.161 milioikoa izan da.
Guztira, Altxorrak 1.960 milioi euro horiek jarri ditu asteko lehen enkantean, eta zenbateko hori aurreikusitako helburuaren batez besteko zatian kokatu da, 1.500 eta 2.500 milioi euro artean.
Hala ere, enkantearen ratioa, inbertitzaileek eskatutakoaren (6.365 milioi euro) eta azkenean jarritakoaren (1.959 milioi) arteko aldea, oso altua izan da, 3,2koa izan baita.
Gaurkoaren ostean, ostegunean obligazioen enkantea egingo du Altxor Publikoak. Hor, 5.500 eta 6.500 milioi euro artean saltzea dago aurreikusita.
Zor publikoak hiru motatako produktuak saltzen ditu, itzulketa epearen arabera:
Hiru modu daude zor publikoa erosteko: Espainiako Bankuaren egoitzetan, Altxor Publikoaren webgunean eta finantza erakundeen bidez.
Espainiako zor publikoa albiste da azken hilabeteotan, besteak beste, ezohiko errentagarritasun handiarekin ari delako bere produktuak saltzen. Inbertitzaile txikien interesa piztu du agertoki horrek —eurogunean interes tipoek markak haustearekin batera—, dituzten aurrezkiei ahalik eta etekin handiena atera nahian. Adibiderako, orain bi aste gertatutakoa: 300 milioi euroraino iritsi zen egindako eskarien zenbateko osoa.
Altxor Publikoaren webguneko eskarien atala kolapsatu egin zen, eta Espainiako Bankuaren egoitza nagusiaren atarian aspaldiko urteetako ilara luzeenak sortu ziren. Urtarril hasieran egunero batez beste 800.000 bisita jaso zituen aipatutako atari digital horrek, baina joan den ostegunean 5 milioi bisita izan zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.