Europako burtsek behera egin dute AEBetan interes-tasak berriz igotzeko aukerak eraginda
Europako burtsa nagusiek behera egin dute Ameriketako Estatu Batuetan interes-tasak berriro igotzeko aukerak eraginda. Euroa 1,043 dolarrean kokatu da (iragan maiatza erdialdeko mailan). Milango burtsak % 2,79 galdu du; Parisek, % 2,67; Frankfurtek, % 2,43 eta Londresek, % 1,53.
Era berean, Espainiako burtsak iragan astean hasitako joera aldaketari eutsi dio Erreserba Federalaren asteazkeneko bilera begiz jota. Horrela, saioa % 1,5eko galerekin hasi du, 8.300 puntuen azpitik. Azkenean, % 2,47 egin du behera, eta 8.200 puntuen azpitik kokatu da nazioarteko burtsen beherakadek eraginda.
Maiatzeko inflazio handiaren ondorioz, Wall Streetek galera esanguratsuak pilatu zituen ostiralean. Dow Jones indizeak % 2,73 egin zuen atzera; S&P 500ek, % 2,91 eta Nasdaq Compositek, % 3,52.
Asian ere galera handiak izan dituzte goizean. Horrela, Hong Kongek % 3,3 egin du behera; Tokiok, % 3,01 eta Shanghaik, % 0,89.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako