Ekaitzak
2021/02/06 - 12:43
Abisu horia ezarri dute Bizkaian, euriteengatik
15:00ak arte egongo da indarrean abisua. Litekeena da metro koadroko 40-60 litro pilatzea.
2021/01/28 - 15:45
Alerta laranja egongo da larunbatean, olatuengatik, eta abisu horia haizeagatik
Alerta laranja 15:00etatik aurrera egongo da indarrean, zazpi metroko olatuak espero baitira. Abisu horia ordu berean aktibatuko da, 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladengatik.
2021/01/19 - 15:09
Nafarroa, Filomenagatik hondamendi eremu izendatu dituzten zortzi erkidegoen artean
Enbatak elurte handia utzi zuen Nafarroako erdigunean eta Erriberan.
2021/01/11 - 15:04
Bilbo eta Madril arteko goizeko lehen hegaldia bertan behera utzi dute elurteagatik
Gainera, ibilbide bereko bigarren hegaldiak atzerapena izan du. Barajastik Loiura 15:45ean heldu behar den Air Europa hegaldia ere bertan behera utzi dute.
2021/01/11 - 10:11
Zortzi mendate itxita daude Hego Euskal Herrian, elurragatik
Euskal Meteorologia Agentziaren eguraldi iragarpenaren arabera, astelehenean hotz egiten jarraituko du, baina ez da apenas prezipitaziorik izango.
2021/01/10 - 12:56
Zazpi mendate itxita daude elurragatik eta izotzagatik Hego Euskal Herrian
Filomena Euskal Herritik igaro ondoren, igandean hotzak jarraituko du, baina prezipitazioak askoz gutxiago izango dira.
2021/01/09 - 21:11
Madrilerako trenak eta hegaldiak bertan behera geratu dira elurragatik
Barajasko aireportua itxita, bertan behera utzi dituzte Euskal Herrirako hegaldiak. Madrilera heldu eta bertatik irten behar diren tren guztiak bertan behera utzi ditu Renfek igande eguerdira arte.
2021/01/09 - 19:11
Lau hildako eragin ditu Filomena denboraleak Espainian
Gainera, 1.500 pertsona erreskatatu behar izan dituzte Madrilen. Teruel, Zaragoza, Tarragona, Castello eta Valentzia abisu gorrian dira une honetan, muturreko arriskuagatik.
2021/01/08 - 21:43
Filomena ekaitza Euskal Herrian da
EAEn abisu horia ezarri dute. Nafarroako erdialdean eta Erriberan, ordea, alerta laranja izango da indarrean. Mardul botako du Erriberan, eta 14 zentimetroko lodierak espero dira.
2021/01/08 - 13:32
Bilbok plan berezia jarri du martxan, elurra itsas mailan egin dezakeela eta
Udalak 200 tona gatz pilatu eta hainbat ibilgailu prest ditu beharrezkoa balitz hiribilduko kale nagusiak zein osasun-etxe, azoka edo garraio-zerbitzuetarako sarbideak garbitzeko.
2021/01/06 - 12:58
Goizalde hotz-hotza Errege egunean: termometroak ia -15 ºC-raino jaitsi dira
Txoko askotan zeroz azpitik ibili dira hotzenak. Araban neurtu dituzte minimo baxuenak: Iturrietan (Agurain) -14,8 ºC eta Erroitegin (Arraia-Maeztu) -11,8 ºC.
2021/01/05 - 21:14
Arantzazu, Elosua eta Pagatzako mendateak itxita elurragatik
Errepide sare nagusia zabalik dago bai Euskal Autonomia Erkidegoan eta baita Nafarroan ere. Dena den, arretaz gidatzea gomendatzen dute.
2021/01/04 - 22:24
15 mendate itxi dituzte elurraren ondorioz Euskal Herrian
Sare nagusia zabalik dago baina arretaz gidatzeko eskatu dute. Elur eta euri denboraleak hainbat istripu eragin ditu errepideetan.
2021/01/04 - 12:13
Eragozpen txikiak sortu ditu elurrak Gasteizko autobus zerbitzuan
Tuvisako autobus batzuk atzerapenekin ari dira, eta beste zenbaitek ibilbidea aldatu behar izan dute elurragatik edo izotzagatik.
2021/01/03 - 17:23
Elurrak errepideen egoera zaildu du asteburuan
Arantzazu, Artikutza, Bizkaiko behatokia, Elosua, Larreineta eta Urkiola mendateak itxita daude elurragatik eta izotzagatik. Kontuz ibiltzeko eskatzen dute Altuben eta Etzegaraten.
2021/01/02 - 19:54
EAEko sei mendate itxita daude elurragatik
Aiurdin, Arrate, Opakua, Umaran, Urkiola eta Zaldiaran mendateak itxita daude elurragatik eta izotzagatik.
2020/12/12 - 17:57
123 km/hko haize ufadak Jaizkibelen eta 6,5 metroko olatuak Donostian
Nafarroak abisu horian jarraitzen du euriagatik, elur-jausiengatik eta urtzeengatik. Tuteran neurriak hartu dituzte Ebro ibaiak gainezka egin dezakeelako igande arratsaldean.
2020/12/09 - 12:10
Elur-ekaitza Gorbeia mendian
Patxi Lopez Muñozek Gorbeia mendian egindako txango batean grabatutako bideo ikusgarria.
2020/12/05 - 21:45
52 urteko gizon bat hil da Iturrigorri mendian, Aiaran
Antza denez, konortea galdu du, eta hipotermiaz hil egin da. Erreskatea oso konplexua izan da eta orduak iraun ditu, euria, behe-lainoa eta haizeagatik helikopteroa ezin izan baita bertaratu.
2020/12/04 - 11:53
Autoek kateak behar dituzte Opakuan eta Herreran
Nafarroan, Iturzaetako lepoa eta Belagua itxita daude errepidean pilatu den elurraren ondorioz. Segurtasun Sailak kontu handiz gidatzea gomendatu du Azazetan, Gasteizko mendatean eta Bernedon.