Ekialde Hurbila
2024/10/12 - 00:04
Nissim Louk: ''Lasaitua hartu nuen nire alaba 2023ko urriaren 7an bertan hil zela jakin nuenean''
Shani Louk Hamasek 2023ko urriaren 7an egindako erasoaren biktimetako bat izan zen. Shani kamioneta batean hilda erakusten zuten irudiek munduari bira eman zioten. EITB Mediak Shaniren aitarekin hitz egin du.
2024/10/11 - 19:17
NBEk Israelek Libanoko bake misioaren aurka egindako erasoak salatu ditu, eta "onartezinak" direla esan du
NBEk Libanon duen misioak baieztatu du bere bi soldadu zauritu dituztela Naqoura (Libanoko hegoaldea) udalerrian UNIFILen kuartel nagusian bi leherketa eraginda, azken 48 orduetan bigarren aldiz.
2024/10/11 - 07:00
Bakearen Nobel saria, gerra garaian
Zelenski, Guterres, Tsikhanouskaia, UNRWA, Nazioarteko Justizia Auzitegia, UNESCO edo Europako Kontseilua Narges Mohamadi ekintzaile irandarraren lekua hartzeko hautagaien artean daude.
2024/10/11 - 00:42
Israelek Gazako eskola baten aurka egindako eraso batean 28 pertsona hil eta 50 baino gehiago zauritu ditu
Hamasek salatu du eskola baten aurkako erasoa "sarraski izugarria eta basatia" izan dela. Ikastetxea, Gazako eskola gehienak bezala, babesleku bihurtu da gatazkako errefuxiatuentzat. Zehazki, 3.000 pertsona inguru zeuden.
2024/10/10 - 20:43
Israelek zuzenean eraso dio NBEren Libanoko base bati eta Indonesiako bi soldadu zauritu ditu
Nazio Batuen bake misioen buruak argitu du Israelek kuarteletatik joateko agindu ziola UNIFILi, baina esan du misioak ez duela israeldarren agindurik jasotzen, Segurtasun Kontseiluarenak baizik. Misioan parte hartzen ari diren Europako estatuek "gerra krimenez" hitz egin dute.
2024/10/10 - 00:43
Israelek 22 pertsona hil eta 80 zauritu ditu azken orduetan Libanon egindako erasoetan
Israelek lau pertsona hil ditu desplazatutako familiak hartzen zituen hotel baten aurka egindako bonbardaketan. Bestalde, Hezbollahk jaurtitako koheteek bi pertsona hil dituzte Israelgo iparraldean.
2024/10/09 - 22:45
Israelek beste ospitale eta eskola bati eraso die Gazan, eta gutxienez 18 pertsona hil ditu
Yabaliako Al Yamin Al Sayed ospitalearen aurkako bonbardaketak 80 zauritu baino gehiago utzi ditu. Yabalian ere beste bi eraso izan dira, horietako bat eskola baten aurka, eta zortzi pertsona hil eta 25 zauritu dituzte. Gainera, Israelgo frankotiratzaile batek kazetari bat hil du eremu berean.
2024/10/08 - 23:23
Netanyahu: "Milaka terrorista hil ditugu, baita Nasrala, bere ondorengoa eta ondorengoaren ondorengoa ere"
Gainera, Netanyahuk mehatxua egin die libanoarrei, "Gazan ikusten dugunaren antzeko suntsipena eta sufrimendua ekarriko duen gerra luze bat" aipatuta.
2024/10/08 - 12:34
Israelek ziurtatu du Hezbollahko operazio burua hil duela Beiruten egindako bonbardaketa batean
Gatazka Libanora zabaldu zenetik, 2.000 pertsona baino gehiago hil ditu han Israelgo Armadak, Libanoko Osasun Ministerioak jakitera eman duenez. 1,2 milioi herritarrek euren etxeak utzi behar izan dituzte, erasoetatik ihesi.
2024/10/07 - 20:50
Netanyahuk esan du "berpizkunde gerra" batean dagoela, baina Hamasek uste du "baztertuta" bizi dela
"Gure eskualdeko errealitatea aldatzen ari gara", ziurtatu du Israelgo lehen ministroak. Bestalde, Hamaseko beso armatuaren bozeramaileak erregimen "basati, hiltzaile eta kriminal" gisa deskribatu du Israel, eta milizia "gerra luze" baterako prestatzen ari dela erantsi du.
2024/10/07 - 14:18
Dagoeneko "gogotik ordaindu badu ere", Israel "deuseztatzeko" borrokan jarraituko duela esan du Hezbollahk
Hamasek Israelen kontra egindako erasoaren urtemuga dela eta, oharra kaleratu du Libanoko talde xiitak. Horren ustez, Tel Aviven "basakeria eta erasoa gorabehera, agerian geratu da AEBren babesik ezean, Israel ez dela bizirauteko gai".
2024/10/07 - 09:57
Albiste izango dira: Hamasen erasoak urtebete, txertaketa kanpaina eta osasun ituna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/07 - 07:00
Hamasek Ivan Illarramendi eta bere emaztea hil zituen kibbutzean izan gara euskaldunaren aitaginarrebarekin
Mikel Ayestaran, EITBren korrespontsala Ekialde Hurbilean, Danny Garcovichekin izan da Kissufimen, Hamasek 2023ko urriaren 7an eraso zuen kibbutzean. Bertan hil eta erre zituzten terroristek Ivan Illarramendi eta bere emaztea. Danny Garcovichek bere alaba Dafna eta suhia nola hil ziren kontatu digu.
2024/10/06 - 18:57
Urtebeteko sarraskia Gazan, itxaropena galduta eta gatazka Ekialde Hurbilera zabalduta
Ia 42.000 pertsona hil, 97.000 zauritu eta 10.000 desagertu dira. Gazatarren % 90 etxetik atera behar izan dira. Bitartean, aurrekaririk gabeko eraso oldea bizi du Libanok.
2024/10/06 - 16:10
Israelek erasoaldi gogorrenetako bat egin du Libanoko hiriburuan, 30 bat eraso eginez
Hegoaldeko barrutietan egin ditu eraso gehienak, Hezbollahren ustezko guneetan, eta Gaza iparraldea jotzen jarraitu du, azkenaldian baino are gogorrago.
2024/10/06 - 16:09
Guterresek Ekialde Hurbila "inguratzen duen indarkeria amaitzea" eskatu du
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Hamasek urriaren 7an Israelen egindako eraso "higuingarriak" gaitzetsi ditu berriro, baina orduz geroztik Israelek egindako eraso etengabeak ere deitoratu ditu.
2024/10/05 - 23:27
Manifestazio jendetsuak izan dira mundu osoan Palestinaren alde
Israelek Gazako inbasioa abiatu zuenetik urtebete beteko da astelehenean. Larunbatean, manifestazioak egin dituzte palestinarren aurkako erasoak amaitzea eskatzeko; izan ere, Gazan bakarrik 41.000 pertsona baino gehiago hil ditu orain arte Israelek.
2024/10/05 - 22:55
Palestinarekiko elkartasun uholdea Iruñean, ''Genozidio bat, 76 urteko erresistentzia'' lelopean
Deitzaileen arabera, 12.000 pertsona baino gehiago elkartu dira mobilizazioan; Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren arabera, aldiz, 2.000 baino ez. "Nazioarteko ebazpenak bete behar direla" azpimarratu dute bertan.
2024/10/05 - 18:12
Israelek Hamasen bi buruzagi hil ditu Libanon larunbat honetan egindako erasoetan
Saeed Atallah Al-Qassam Brigaden burua da hildakoetako bat. Hiru seniderekin batera hil dute, Beddawi errefuxiatuen kanpalekutik gertu dagoen eraikin baten aurka egindako erasoan.
2024/10/04 - 22:30
Israelek Libanon egindako erasoetan 2.000 pertsona baino gehiago hil dira
2.000 pertsona baino gehiago hil eta 9.500 baino gehiago zauritu dira Israelek Libanoko hainbat lekuren aurka ia urtebetean egindako erasoen ondorioz. Biktima gehienak azken bi asteetako erasoetan hil dira.