Ekialde Hurbila
2025/05/27 - 09:49
Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna aztergai Europan, Israelen erasoaldia Gazan eta Getxophoto 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/26 - 23:36
Alemaniak Israelen jokabidea kritikatu du lehen aldiz, baina arma-blokeoa baztertu du
Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak aitortu du Israelek ezin duela Hamasen aurkako borrokarekin justifikatu Gazako zibilen sufrimendua. Hala ere, Johann Wadephul Atzerri ministroak baztertu egin du oraingoz Espainiak planteatutako arma-blokeoa.
2025/05/26 - 09:50
Albiste izango dira: Euskaraldiaren balorazioa, Israel-Palestina eta Trumpek muga zergak atzeratu dizkio EBri
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/24 - 00:48
Guterresek ohartarazi du palestinarrek gatazkaren faserik "krudelena" bizi dutela Israelen blokeoa dela eta
NBEko idazkari nagusiak esan du orain arte baimendutako laguntza guztia "koilarakada txiki bat" baino ez dela, Gazan behar dena "laguntza oldea" denean.
2025/05/22 - 19:01
Israelek Gazako iparraldetik alde egiteko agindu die berriro palestinarrei
Aginduak Beit Lahiako 14 auzori, Jabaliari eta Zerrendako eskualde horretako hainbat herriri eragiten die. Israel erasoaldi latza egiten ari da eremu horretan.
2025/05/22 - 10:28
Albiste izango dira: Europa Ligako finalaren balantzea, Israelen tiroketa Zisjordanian eta marka aldaketa EHUn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/21 - 21:26
Diplomazialari talde batek Israelgo soldaduen tiroei ihes egin behar izan die Jeninen
Europako, Amerikako eta Arabiako hainbat estaturen ordezkari diplomatikoz osatutako talde bat tirokatu du gaur Israelgo Armadak Zisjordania okupatuaren iparraldean dagoen udalerrian.
2025/05/21 - 20:18
Israelek baimendutako laguntza apurra ez da oraindik Gazako herritarrengana iritsi
Une honetan "100 bat kamioi" daude zain Karim Shalomeko deskarga eremuan, hau da, muga zeharkatu eta Gazara sartzeko aukera izan dute, baina laguntza oraindik ez da herritarrengana iritsi, Stephane Dujarric NBEko Idazkaritza Nagusiaren bozeramaileak ohartarazi duenez.
2025/05/21 - 15:00
Leon XIV.a aita santuak Israeli eskatu dio Gazara giza laguntza sartzen uzteko
Iturri humanitarioek baieztatu dutenez, giza laguntza daramaten dozenaka kamioik muga igaro badute ere, ez dira oraindik banaketa-guneetara iritsi.
2025/05/21 - 09:44
Albiste izango dira: Europa Ligako finala Bilbon, sexu erasoa Donostian eta Israelen kontrako presioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/21 - 00:16
Kongresuak Sumar, ERC eta Podemosen ekimen bat tramitatuko du, Israeli arma-blokeoa ezartzeko
PSOE, EAJ, EH Bildu, BNG eta Juntsen aldeko botoekin eta PPren eta Voxen aurkako bozekin (176 alde eta 171 kontra), Kongresuak lege proposamena izapidetzea onartu du.
2025/05/20 - 21:28
Erresuma Batuak bertan behera utzi ditu aldebiko merkataritza akordio berri baterako negoziazioak Israelekin
Gainera, David Lammy Erresuma Batuko Atzerri ministroak Tzipi Hotovely Israelgo enbaxadorea deitu du, Tel Aviveko Gobernuak Gazako Zerrendaren aurkako erasoak areagotu dituelako.
2025/05/20 - 21:03
EBk Israelekin duen Elkartze Akordioa aztertuko du, 17 estatuk, tartean Espainiak, eskatu ondoren
17 estatuk, tartean Espainiak, Kaja Kallas Kanpo Politikarako EBko goi-ordezkariari egindako eskaera da, Gazako Zerrendan bizi den egoera "jasanezin eta ankerraren" aurrean.
2025/05/20 - 14:36
14.000 haur inguru hilko dira Gazan, hurrengo 48 orduetan giza laguntza sartu ezean
Atzo laguntza humanitarioa zeramaten bost kamioi sartu ziren Gazako Zerrendan, Israelek ezarritako 11 asteko blokeoari amaiera eman ostean. Nazio Batuen Erakundeak baieztatu du astearte honetan 100 kamioi inguru sartzeko baimena eman duela Israelek.
2025/05/15 - 17:29
Israelek gutxienez 115 gazatar hil ditu 24 ordu baino gutxiagoan
Khan Yunisen egin dituzte eraso bortitzenak. Etxebizitzen eta kanpalekuen gainera egin du eraso Israelek bertan, eta 70etik gora hildako eragin, haurrak eta emakumeak, gehien-gehienak.
2025/05/15 - 00:55
Palestinarrak Nakba oroitzen ari dira, eta, bitartean, Israelek Gazaren aurka egiten dituen erasoek etenik ez
Milaka palestinarrek parte hartu dute gaur Zisjordaniako Ramallah hirian Nakba (hondamendia, arabieraz) gogora ekartzeko mobilizazioan. Bien bitartean, Gazan Israelek gutxienez 70 pertsona hil eta dozenaka zauritu ditu azken orduetako erasoetan.
2025/05/13 - 22:55
600.000 euro baino gehiagoko inbertsioak egingo ditu Saudi Arabiak Estatu Batuetan
Iragarpena Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Ekialde Hurbilera egiten ari den lau eguneko bidaiaren lehen egunean egin dute. Saudi Arabia ez ezik, Qatar eta Arabiar Emirerri Batuak ere bisitatuko ditu, guztiekin akordio ekonomikoak lortzeko asmoz.
2025/05/12 - 20:20
Edan Alexander soldadu israeldarra askatu du Hamasek
Alexander New Jerseyn (AEB) jaio zen eta Israelgo Armadan ari zen gatibu hartu zutenean. Bere askapena "bitartekariak su-etena lortzeko, mugak irekitzeko eta laguntza Gazan sartzen uzteko egiten ari diren ahaleginen parte" dela berretsi du Hamasek.
2025/05/07 - 21:15
Israelek 100 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan, ikastetxeak, merkatu bat eta jatetxe bat bonbardatu ostean
Eraso horietako bat Palmira jatetxe thailandiarretik gertu jazo da, Rimal auzoan, Gaza hirian, eta bestea 20 metro eskasera, merkatu baten ondoan. Hildakoen artean Yahya Sobeih kazetaria dago.
2025/05/06 - 23:11
Trumpen hitzetan, datorren astean "iragarpen garrantzitsua" egingo du Ekialde Hurbilaren inguruan
"Urte askotan egin den iragarpenik garrantzitsuenetako bat izango da", azpimarratu du AEBko presidenteak, xehetasun gehiagorik eman gabe. Saudi Arabiara, Qatarrera eta Arabiar Emirerri Batuetara eramango duen bidaiaren aurretik jakinaraziko du.