Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo Armadak Kamal Adwan ospitaleko zuzendaria atxilotuta duela baieztatu du

Hussam Abu Safiya ospitaleko zuzendariaren senideek, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta mundu osoko gobernuz kanpoko erakundeek askatzea eskatu dute.
Kamal Adwan ospitalearen kanpoaldea, Israelek bortitz eraso zuen egunean. Argazkia
Kamal Adwan ospitalearen kanpoaldea, Israelek bortitz eraso zuen egunean. Argazkia

Israelgo Armadak gaur baieztatu duenez, Hussam Abu Safiya Gazako Zerrendako iparraldeko Kamal Adwan ospitaleko zuzendaria atxilotuta dauka, eta Hamas erresistentzia palestinarreko kidea izatea eta "eraso terroristetan" parte hartzea egotzita.

Lehen aldia da Israelek publikoki baieztatzen duela Safiya atxilotu duela, azken egunetan horren "zantzurik" ez zegoela ziurtatu ondoren.

"Hamaseko eta Jihad Islamikoko ehunka terrorista Kamal Adwan ospitalean ezkutatzen ziren, haren zuzendaritzapean. Gaur egun, Israelgo segurtasun indarrak hori ikertzen ari dira", azaldu du bozeramaile militar batek.

Abu Safiya duela bi hilabete baino gehiagotik Zerrendako iparraldean jasaten ari den setio gogorraren aurpegirik ikusgarrienetako bat bihurtu zen, eta azken asteetan ia egunero argitaratzen zituen Kamal Adwaneko egoerari buruzko bideoak. Gainera, Israelen etengabeko erasoak gorabehera pazienteak artatzen jarraitzen zuen Safiyak.

Ostiralean eta larunbatean atxilotu zuten doktorea, Armada sionistak Kamal Adwan ospitalea husteko agindua eman eta su eman ondoren. Gazako iparraldean oraindik lanean ari diren ospitale bakanetako bat zen.

Atxiloketaren ondoren, Safiyaren arrastoa galdu zen. Sare sozialetan zabaldutako azken irudiak erakutsi zuenez, tanke zutabe batera hurbildu zen, hondakinez betetako kale baten erdian.

Ospitaleko zuzendariaren senideek, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta mundu osoko gobernuz kanpoko erakundeek medikua askatzea eskatu dute.

Kamal Adwan ospitaleko kanpoaldea eraso israeldarraren egunean. Argazkia: EFE Kamal Adwan ospitaleko kanpoaldea eraso israeldarraren egunean. Argazkia: EFE

Armada sionistak beste ospitale bat husteko agindua eman du

Bestalde, Israelgo Armadak ebakuazioa agindu duela salatu dute gaur Indonesia ospitaleko osasun-langileek, Zerrendako iparraldean martxan dagoen bakarra.

Hala ere, Nadav Shosani Israelgo Armadako nazioarteko bozeramaileak ukatu egin du bere tropek iparraldean martxan dagoen ospitale bakarra ebakuatzeko agindua eman dutela eta eraso egin diotela.

Israelek iparraldeko beste ospitaleari, Kamal Adwani, eraso egin ondoren, joan den asteburuan paziente asko Indonesiara eraman zituzten. Indonesiak martxan jarraitzen zuen, nahiz eta Armadaren etengabeko erasoek kalte handiak eragin.

Israel "lur erreko" politika aurrera eramaten ari da Gazako Zerrendaren iparraldean duela ia 90 egunetik, eta, ondorioz, 3.000 hildako baino gehiago, milaka desagertu eta suntsipen izugarria eragin ditu inguru horretan.

Bonbardaketek ez dute etenik

Israelgo ehiza-hegazkinek eta itsasontziek gutxienez 42 pertsona hil dituzte gaur Gazan, azken 24 orduetan beste 100 palestinar eraso gehiagotan hil ostean, iturri medikoen arabera.

Guztira, soilik Gazan 45.658 pertsona hil dituzte indar sionistek, horietatik % 70 emakumeak eta haurrak, eta beste 108.583 zauritu, Zerrendako Osasun Ministerioak egindako zenbaketaren arabera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X