Elektrizitatea
2022/03/09 - 10:28
Zubiaurre: “Europak beherahalako neurri ausartak hartu behar ditu energiaren kostua kontrolpean izateko”
"Euskal industriei dagokienez, elekrointentsiboak, altzairungitza, fundizioak… Puntu jasanezin batera iritsi dira baina eragina oso zabala da, ekonomian, industrian, norbanakoetan, inflazioak eragin izugarria izango du denengan. Egoera oso-oso kezkarria da", azpimarratu du Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak.
2022/03/08 - 22:33
Arcelor Mittalen Olaberriko lantegian "ordu tarteen arabera" egingo dute lan asteazken honetan
Alberto Carrero Arcelor Mittaleko bozeramaileak Radio Euskadiko "Ganbara" saioan iragarri duenez, argindarraren garestitzren eragina "txikiagoa" den orduetan egingo dute lan. Astearte honetan, 07:00etatik 24:00ak arte eten dute ekoizpena.
2022/03/08 - 17:59
Arcelor Mittalen Olaberriko lantegiak ekoizpena eten du energiaren prezioaren igoeragatik
Alberto Carrero Arcelor Mittaleko bozeramaileak arratsaldean, Radio Euskadiko Ganbara irratsaioan, iragarri duenez, asteazkenean lan egingo dute, baina "ordu tarteen arabera, eragina txikiagoa denean".
2022/03/07 - 23:34
Energiaren prezioak markak hautsi ditu
Brent petrolio-upelaren prezioa 123,21 dolarrera iritsi da, gas naturalarena 270 eurora eta argindarrarenak 400 euroko langa gainditu du.
2022/03/07 - 22:06
Zergatik garestitzen ari da energia? Noiz arte iraungo du egoera honek? Aditu bati galdetu diogu
Ukrainako gerrak energia prezioak errekorretara eraman ditu. Brent upelak goizean 130 dolarrak gainditu ditu. 2008ko maximotik gertu. Gasa ere goraka doa eta une batzuetan 300 euroak gainditu ditu. Eta gasaren ondorioz, argia ere inoiz baino gehiago ari gara ordaintzen.
2022/03/07 - 14:23
Markak hautsita, inoizko prezio garestiena izango du argindarrak astearte honetan: 544,98 euro/MWh
Ordu tarteak kontuan izanda, 19:00etatik 20:00etara joko du goia agindarraren prezioak: 700 euro/MWh. Aldiz, 03:00etatik 04:00etara egongo da merkeen: 424,88 euro/MWh.
2022/03/07 - 09:47
Argindarraren prezioak 500 euro/MWh harrapatuko du 19:00etatik 20:00etarako tartean
Batezbesteko prezioak ere markak hautsiko ditu, 442,54 euro/MWh, hain justu. Ukrainako gerrak gas naturala garestitu du, eta horrek, ondorioz, argindarra.
2022/03/03 - 15:58
Autoaren depositua betetzeak duela urtebete baino 18 euro gehiago balio du
Ostiral honetan argindarraren prezioa 2021eko martxoaren lehen ostiralean erregistratutakoa baino sei aldiz handiagoa izango da, orduan 52,35 euro/MWh izan baitzen. Europako beste merkatu batzuetan elektrizitatearen batez besteko prezioa are handiagoa izango da.
2022/03/02 - 17:50
Urteko prezio altuena izango du argindarrak ostegunean, % 35 garestituta: 341 euro/MWh
Soilik birritan egon da garestiago argindarraren prezioa. Ordu tarteak kontuan izanda, 08:00etatik 09:00etara goia joko du: 400 euro megawatt orduko.
2022/02/28 - 12:03
Errubloak behea jo du eta Europako burtsek negatiboan itxi dute Errusiari jarritako zigor ekonomikoen ondorioz
Europako burtsek behera egin dute, errubloa minimoetan dago, petrolioa, gasa eta elektrizitatea gorantz doazen bitartean. Ibex indizeak % 0,09 egin du behera. Brent upelak beste maximo bat lortu du Londreseko etorkizunen merkatuan, eta Espainian elektrizitatea % 8 igo da.
2022/02/24 - 21:19
Gasa % 60 garestitu da eta petrolioaren prezioak 100 dolarreko langa gainditu du
Errusiak Ukrainaren kontra abiatu duen gerraren ondorioz, munduko burtsek ere behera egin dute. Galerarik handiena Moskuko burtsak izan du: % 38ko gainbehera izan baitu.
2022/02/23 - 11:21
Iberdrolak 3.885 milioi euroko mozkin garbia lortu du 2021ean
Horrela, urteko helburuak gainditu ditu, eta 2022rako 4.000-4.200 milioi euroko irabazien helburua berresten du.
2022/02/17 - 14:07
Zenbait eragilek salatu dutenez, EAEen 70.000 etxebizitza daude pobrezia energetiko egoeran
Pobrezia Energetikoaren Aurkako egunean, hainbat eragilek argi indarraren prezioaren igoera etengabea salatu dute. Igoera honen ondorioz pobrezia energetiko egoeran dauden etxebizitzen kopuruak gora egin duela salatu dute.
2022/02/15 - 10:32
Urte arteko KPIak behera egin du urtarrilean, % 6ra EAEn eta % 6,3ra Nafarroan
Batez ere, argindarra eta elikagaiak merkatzeak eragin du prezioen beherakada.
2022/02/11 - 09:47
Nondik dator Euskadin kontsumitzen dugun energia?
Gure eguneroko bizitzak energia eskatzen du, neguan berotzeko, herri batetik bestera mugitzeko zein industriak ekoizteko. Energia hori nondik datorren azalduko dizugu.
2022/01/31 - 11:23
KPIa % 6an kokatu da urtarrilean, bost hamarren baxuago, argindarraren prezioak behera egin ondoren
Hain zuzen, gaur argindarraren prezioa % 4 merkatuko da, eta megawatt-orduak, batez beste, ia 222 euroko prezioa izango du.
2022/01/26 - 15:47
Errusiara esportatzen duten 109 euskal enpresak kezkatuta daude
Ia gehienak autogintzarako osagaiak eta makinak saltzen dituzten enpresak dira. Krisi honek gasaren eta petrolioaren garestitzea ekar dezake eta horrek enpresa guztiei eragingo diela, hain juxtu susperraldiaren bidean hasita zeuden unean.
2022/01/19 - 00:31
Matxura batek argindarrik gabe utzi ditu 4.000 etxebizitza Uribe Kostan
Transformadore bat lehertu da Sopelan, eta, ondorioz, ordubetez argindarrik gabe egon dira Uribe Kostako udalerrietan.
2022/01/14 - 10:54
Euskadik eta Nafarroak KPIaren % 6,4ko eta % 6,6ko igoerarekin itxi dute urtea, hurrenez hurren
Argindarraren, elikagaien eta hotel eta jatetxeen garestitzeak eragin du, neurri handi batean, inflazioaren gorakada.
2021/12/30 - 13:56
Abenduko argindarraren faktura inoizko garestiena izango da tarifa arautua duten erabiltzaileentzat: 119 euro
Argindarraren prezioa % 24 igo da azaroko datuekin alderatuta, eta inoizko garestiena izango da abenduan.