Erregaiak
2024/11/21 - 10:19
Iberdrola eta Repsol, aurrez aurre auzitegian, 'greenwashing' leporatuta Espainian egingo den lehen epaiketan
Auzi saioa gaur abiatuko da, Santanderreko epaitegi batean. Argindar enpresak petrolio konpainia salatu zuen lehia desleiala egitea eta berez jasangarriak ez diren produktuak berdeak balira bezala saltzea egotzita.
2024/11/14 - 10:33
KPIak gora egin du urrian: urtebeteko tasa % 2,3koa izan da EAEn, eta % 1,8an Nafarroan
Espainiako Estatuan ere urtebeteko inflazioak koska bat gora egin du, % 1,8raino, argindarraren, gasaren eta erregaien garestitzeak eraginda.
2024/09/27 - 11:05
KPIa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte, eta 2021eko martxotik izan duen tasarik txikiena da
Bestalde, azpiko inflazioa hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/30 - 13:25
Erregaien prezioak behera egin du berriz, gasolioa urteko baxuenean utziz
Gasolioaren prezioa 1,437 eurotan eta gasolinarena 1,565 eurotan jarri da aste honetan. Bi erregaien kostua iaz garai berean zeukatena baino merkeagoa da.
2024/08/29 - 11:06
KPIak behera egin du abuztuan berriz ere, erregaien prezioak eraginda, eta % 2,2an dago
2024an izan duen mailarik baxuenean dago, hiru hilabetez beheranzko bidean egon ondoren.
2024/08/15 - 19:10
Erregaien prezioak bosgarren beherakada izan du jarraian
Gasolio litroa 1,459 euroan kokatu da, duela astebete baino % 0,95 gutxiago. Era berean, gasolina litroa % 0,87 merkatu da aurreko astearekin alderatuta, eta 1,589 eurora jaitsi da.
2024/08/14 - 10:08
Albiste izango dira: Abuztuko zubia, ekaitzak Euskal Herrian eta bigarren Donostia Saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/13 - 11:25
Urte arteko KPIaren igoera % 2,9ra apaldu da EAEn eta % 2,6ra Nafarroan, uztailean
Espainiako Estatuan urte arteko inflazioa % 2,8an kokatu da, ekainetik sei hamarren behera eginda. Bien bitartean, elikagaiak batez beste % 3,1 garestitu dira urtebetean, hiru urtean izandako igoerarik txikiena.
2024/07/30 - 12:15
KPIa % 2,8an kokatu da uztailean, sei hamarren behera eginda, argindarraren eta elikagaien merkatzea tarteko
Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da uztailean, % 2,8raino.
2024/06/28 - 11:21
KPI bi hamarren jaitsi da ekainean, % 3,4ra arte, baina azpiko inflazioa % 3an mantendu da
Erregaien merkatzeak eta elikagaien prezioak ekainean 2023an baino gutxiago igo izanak eragin dute moteltzea. Aldiz, aisialdiaren eta kulturaren prezioen igoera nabarmentzen da.
2024/06/13 - 12:08
KPIa % 3,9ra igo da maiatzean EAEn, eta % 3,5era Nafarroan
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,6an kokatu da, hiru hamarren gora eginda. Bestalde, azpiko inflazioak ere gora egin du pixka bat, eta % 3,0an dago orain.
2024/06/13 - 09:27
Albiste izango dira: Txinari muga zergak, maiatzeko KPIa eta Gipuzkoako Aldundiaren 2024-2027 plana
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/30 - 11:45
KPIak hiru hamarren egin du gora maiatzean, % 3,6raino, eta azpiko inflazioa % 3raino igo da
Argindarraren garestitzeak eta erregaiak iaz baino gutxiago merkatu izanak eragin du, batez ere, urte arteko inflazioaren igoera.
2024/05/14 - 12:42
KPIa % 3,5eraino igo da apirilean EAEn, eta % 2,9raino jaitsi, Nafarroan
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,3an kokatu da, hamarren bat gora eginda, eta elikagaiak % 4,7 garestitu dira urtebetean. Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
2024/04/29 - 11:01
KPIak hamarren bat egin du gora apirilean, % 3,3raino, eta azpiko inflazioa % 2,9raino jaitsi da
Gasaren eta elikagaien garestitzeak eraginda hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI). Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
2024/04/12 - 11:02
KPIa % 3,2 eta % 3,4raino igo da EAEn eta Nafarroan, eta jakiek 2021etik izandako igoera txikiena izan dute
Elikagaiak % 4,6 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta % 4,5, Nafarroan, 2021eko azarotik izan den igoerarik txikiena. Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,2an kokatu da.
2024/04/12 - 10:05
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina, gabarraren biharamuna, eta martxoko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/27 - 10:30
KPIak lau hamarren egin du gora martxoan, % 3,2raino, eta azpiko inflazioa % 3,3ra jaitsi da
Otsailean 2023ko abuztutik erregistratutako tasa txikiena izan ostean izan da igoera. Argindarraren BEZaren igoerak eta erregaien garestitzeak bultzatuta hazi da KPIa.
2024/03/14 - 12:17
Bilbon ekoitziko den erregai sintetikoa probatzen den Repsolen laborategia bisitatu du EITB Mediak
Erregai sintetiko horiek emaitza onak izan dituzte Mostoleseko laborategian egindako probetan, eta Bilboko Portukoa izango da ekoizpen-faktoria. Repsolen apustu handienetako bat da.