TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Txinari muga zergak, maiatzeko KPIa eta Gipuzkoako Aldundiaren 2024-2027 plana

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
BYD auto elektrikoa, artxiboko irudi batean. EiTB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
BYD auto elektrikoa, artxiboko irudi batean. EiTB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Txinari muga zergak: Europako Batzordeak iragarri du uztailaren 4tik aurrera Txinako auto ekoizleek gehiago ordaindu beharko dutela ibilgailu elektrikoak Europar Batasunean saltzeagatik. Txinan autogintzako enpresek jasotzen dituzten laguntza publikoengatik hartu du neurria Europako Batzordeak. Hala ere, ez da behin betiko erabakia eta Europako Batzordea Txinarekin harremanetan jarri da konponbideak aztertzeko. Eusko Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Txinako ibilgailu elektrikoari muga zergak ezartzeko Europaren ekimena, baina Europar Batasunak akordioa bilatuko duela uste du.

- Maiatzeko KPIa: Espainiako Estatistika Institutuak maiatzeko Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) behin betiko datua jakinaraziko du. Datu aurreratuaren arabera, KPIaren urte arteko tasa hiru hamarren igo zen maiatzean, % 3,6raino, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, batez ere, argindarraren garestitzeak eta erregaiak iaz baino gutxiago merkatu izanak eraginda. Azpiko inflazioa, berriz, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, hamarren bat hazi zen maiatzean, % 3raino.

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027 plana: Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatu eta ahaldun nagusiordeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027 bide orri estrategikoa aurkeztuko die gizarteko ordezkari eta eragileei Chillida Leku museoan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X