KPIa % 3,9ra igo da maiatzean EAEn, eta % 3,5era Nafarroan
Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) hiru hamarren egin du gora maiatzean, urte arteko % 3,9ra arte, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Nafarroan, bestalde, igoera nabarmenagoa izan da, sei hamarrenekoa, eta % 3,5ean kokatu da, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan emandako datuen arabera.
2023a hasi zenetik, prezioak % 2,7 igo dira EAEn eta % 1,9 Nafarroan.
Lurralde historikoen arabera begiratuta, urte arteko KPIa % 4ra iritsi da Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Araban, berriz, % 3,6an geratu da. Aurreko hilabetearen aldean, prezioak gehien igo diren lurraldea Araba izan da, % 0,8. Bizkaian % 0,5 igo dira eta Gipuzkoan % 0,4.
Estatu osokoa kontuan hartuta, urte arteko tasa % 3,6koa izan da, aurreko hilean baino hiru hamarren gehiago. Azpiko inflazioaren tasak (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituenak) ere gora egin du eta % 3,0an gelditu da.
Urte arteko inflazioaren goranzko bilakaera, elektrizitatearen eta erregaien prezioaren garestitzeak eragin du batik bat.
Elektrizitatea garestitu egin da hilabete honetan, iazko maiatzarekin alderatuta. Erregaien kasuan, prezioak jaitsi egin dira 2024ko maiatzean; hala ere, jaitsiera hori 2023ko hilabete berekoa baino txikiagoa izan da.
Elikagaiei eta alkoholik gabeko edariei dagokienez, urte arteko tasak gora egin du berriro maiatzean EAEn, eta % 5,6an kokatu da, apirileko % 5,4aren aldean. Nafarroan, aldiz, aurreko hilabeteetan bezala, % 4,5ean mantendu da. Estatuan, oro har, hiru hamarren jaitsi da, % 4,4ra arte.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete berarekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.