Espainia
2025/01/01 - 20:05
Bi pertsona hil dira 2025ean Kanaria Uharteetara iritsi den lehen ontzian
Ontzia Las Galletasera, Tenerifeko hegoaldera, iritsi da, herritarren, bainularien eta turisten begiradaren aurrean. Guztira, 60 pertsona migratzaile heldu dira urteko lehen ontzian. Hildakoetako bat, itxuraz, adingabea da.
2024/12/30 - 10:41
Inflazioak 4 hamarren egin du gora abenduan, eta % 2,8ra iritsi da, erregaien igoeragatik
KPIren gorakada erregaien garestitzeak eragin du, eta, neurri txikiagoan, aisialdiko eta kulturako prezioek, abenduan aurreko urteko hilabete berean baino gehiago igo baitira.
2024/12/29 - 19:24
Goialdeko depresioaren biktimak omendu dituzte eta ''Elkartasunaren Zubia'' bataiatu dute La Torren
14 lagun hil ziren bertan duela bi hilabete. Horien omenez, minutu bateko isilunea egin dute, eta boluntario gisa aritu direnak ere izan dituzte gogoan.
2024/12/28 - 21:41
Espainiako Pilota Federazioko presidenteak, haserre, gaia "azken muturreraino" eramango dutela esan du
Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, "bidegabekeriatzat" jo du, besteak beste, Espainia bozketatik kanpo utzi izana. Garcia Angulo bera inhabilitatuta zegoen arabiarren kontra egindako adierazpen desegoki batzuengatik, eta horregatik ez du botoa emateko aukerarik izan.
2024/12/28 - 14:47
Militarrek botak eskegi dituztela irudikatuta, baliabideak auzoarentzat izan daitezela eskatu dute Bilbon
KEM-MOC talde antimilitaristak protesta egin du Bilbon, Defentsa Ordezkariordetzaren parean, erakunde militarrak deuseztatu eta dirua eta eraikinak jendearen beharrizanetara bideratzea eskatzeko. Ateetara kateatu diren bi kideak identifikatu ditu Ertzaintzak, eta isuna jarri die.
2024/12/26 - 19:38
525 migratzaile baino gehiago iritsi dira Kanariar Uharteetara 24 ordu pasatxoan
Alfonso Cabello Kanarietako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, uharteetara 45.000 migratzaile baino gehiago heldu dira 2024an, aurreko urtean baino 5.000 gehiago.
2024/12/25 - 10:03
Felipe VI.a erregeak "lasaitasunerako" deia egin du, "liskar politiko zaratatsuaren" aurrean
Gabonetako mezuan, Estatu espainiarreko estatuburuak gogoan izan ditu orain bi hilabete inguru bereziki Valentzia astindu zuen denboralearen biktimak.
2024/12/23 - 13:26
2024an ekonomiaren bilakaera "bikaina" nabarmendu du Sanchezek: "Espainiak aurreikuspenak gainditu ditu"
Agerraldia egin du Espainiako Gobernuko presidenteak azken Ministro Kontseiluaren ostean, legegintzaldiaren balantzea egiteko eta Espainikako Gobernuaren konpromisoak zenbateraino bete diren aztertzeko.
2024/12/21 - 18:53
Milaka opari eraman dituzte Beriaindik eta Lasartetik Valentziako umeentzat
Valentziako familia askok dena galdu zuten urriaren 29ko euriteen ondorioz, eta nekez egingo diete aurre gabonetako gastuei. Umeei oparirik falta ez dakien, Beriaingo eta Lasarteko bizilagunek bilketa egin eta ia 4.000 opari eraman dituzte Olentzerok eta Mari Domingik Massanassara eta Alfafarrera.
2024/12/21 - 12:55
PPren ustez, Sanchezen legegintzaldia ''agortuta'' dago eta ''agenda judizialak'' baldintzatzen du
Horixe adierazi du gaur Carmen Fuñez PPren Antolakuntza idazkariordeak Bilbon, eta "moralitatearen aurkako paradigma" izatea eta auzi judizialen mende egotea egotzi dio Espainiako Gobernuari.

2024/12/20 - 17:10
Gorenak ukatu egin du bidegabeko kaleratzeagatiko 33 eguneko kalte-ordaina auzibidean handitzea
Eskubide Sozialen Europako Batzordeak Espainiari eskatu dio berrikusteko, disuasiozkoa izan dadin eta langileak hobeto babes ditzan.
2024/12/20 - 09:46
Txomin Letamendi gudaria 1950ean torturapean hil zutela salatu dute Justiziaren aurrean
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak jakitera eman duenez, EAJko militantearen familiak kereila aurkeztu du Donostiako epaitegian gizateriaren aurkako delituengatik.
2024/12/19 - 18:19
Federico Mayor Zaragoza, ministro ohi eta UNESCOren zuzendari nagusi ohia, zendu da
Mayor Zaragoza Hezkuntza eta Zientzia ministro izan zen 1981etik 1982ra, eta UNESCOren zuzendari nagusi 1987tik 1999ra. 2019an, Iñigo Urkullu lehendakariak Giza Eskubideen Rene Cassin saria eman zion. 2013an, ETAko presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzearen alde agertu zen publikoki.
2024/12/18 - 18:57
Kontsumok espedientea ireki dio Airbnb enpresari, legez kontrako pisu turistikoen iragarkiak ez kentzeagatik
Mota horretako praktikak arau-hauste larritzat jo daitezke, eta 100.000 eurorainoko isunak izan ditzakete. Hala ere, zenbateko hori igo egin daiteke, legez kontrako irabazia halako lau eta sei artekoa izateraino.
2024/12/18 - 10:34
Google Street Viewk Sorian hartutako irudi bat gizon baten hilketa argitzeko erabakigarria izan da
Googleren aplikazioak gizon bat harrapatu zuen Soriako Tajueco herrian zaku bat ibilgailuan sartzen, eta, gerora, handik gertu dagoen hilerri batean gizon baten gorpua aurkitu zuten, zatituta.
2024/12/17 - 21:55
100.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten influencerrak behartuta egongo dira albiste faltsuak gezurtatzera
Zuzenketa Eskubidea Arautzen duen Lege Organikoaren aurreproiektua gaur onartu du Ministroen Kontseiluak, eta sare sozialen erabiltzaile garrantzitsuez hitz egiten du, sare sozial batean 100.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten edo sare sozialetan orotara 200.000 baino gehiago dituztenei buruz.
2024/12/17 - 18:39
Mazonen aurkako ikerketa penala abiatzearen alde agertu da Fiskaltza, GOIDIaren kudeaketagatik
Mazonen aurkako kereilak eta salaketak aurkeztu dituzte Iustitia Europeak (1), CGTk (2), zenbait abokatuk (2) eta partikularrek (2). Zazpiak auzi bakarrean ebatziko dira, Fiskaltzak eta Aretoak ikerketa bakarra eta bateratua izan behar dela uste baitute.
2024/12/17 - 17:30
Koldo Garciak epailearen aurrean ukatu egin du legez kanpoko komisioak jaso izana
Auzitegi Gorenean eman ditu azalpenak, eta ia bi ordu eta erdiko deklarazioan, Abalos ministro ohi sozialista defendatu du behin eta berriz, hark ere ez zuela legez kanpoko eskupekorik jaso esanez.
2024/12/17 - 13:39
Konstituzionalak tramitera onartu ditu PPren gobernuek eta Garcia-Pagek Amnistiaren aurka jarritako helegiteak
Halaber, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bideratutako konstituzioaren aurkako hiru auzietatik biri bide ematea erabaki du Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak.

2024/12/17 - 08:49
Albiste izango dira: Aurrekontu akordioa Bizkaian, BSHren itxiera eta Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.