Europar Batasuna
2025/02/17 - 17:24
Europako eta NATOren buruak Parisen bildu dira Ukrainari buruz hitz egiteko
Europako buruzagi nagusiak Parisen bildu dira, Emmanuel Macronek premiaz antolatutako goi-bilera informal batean. Europa kontuan hartu gabe, Donald Trumpek Vladimir Putinekin Ukrainako gerrari amaiera emateko elkarrizketei ekin ostean deitu du bilera Macronek.
2025/02/15 - 12:35
Zelenskik "harago" joateko eta "Europako Armada" sortzeko eskatu du
Ukrainako presidenteak ez du baztertzen Trumpek Europari laguntzeari uko egitea mehatxuren bat balego.
2025/02/14 - 17:10
Vance eta Zelenski Municheko Segurtasun Konferentzian bildu dira
Gaur izan da lehenengo bilera, baina iragarri dute ez dela azkena izango, gerrari amaiera ematea helburu.
2025/02/14 - 13:13
EBk erantzun "irmo eta berehalakoa" agindu du AEBk iragarritako muga-zerga berrien aurka
Europako Batzordearen arabera, ez dago arrazoirik Ameriketako Estatu Batuek inportatutako produktuei ezarritako muga-zergak handitzeko. Are gehiago, "okerreko norabidean" emandako pausoa dela nabarmendu du.
2025/02/14 - 12:14
Nolakoak dira Trumpek iragarritako "elkarrekiko muga-zergak" eta zein dira sektorerik kaltetuenak?
Trumpen administrazioaren arabera, Europar Batasunak muga-zerga gehiago ezartzen dizkio AEBri, alderantziz baino, eta neurriak iragarri ditu horiek parekatzeko.
2025/02/14 - 08:48
Albiste izango dira: Talgo erosteko eskaintzak, Trumpen muga zergak eta Eusko Legebiltzarrak 45 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/13 - 21:11
Trumpek gerra komertziala deklaratu dio Europar Batasunari, eta muga-zergak ezarriko dizkio
Europan produktu guztiei ezartzen zaien BEZagatik onartu ditu muga-zergak AEBko presidenteak. "Merkataritzan erabat basatia" izatea leporatu dio Trumpek EBri. Muga-zerga berriak ez dira berehala sartuko indarrean, "asteak" edo "hilabeteak" igaroko dira.
2025/02/13 - 20:21
Mikel Reparaz: ''Trumpek negozio bezala ulertzen ditu kanpo harremanak''
EITBko Nazioarteko arloburuaren hitzetan, Trumpek Putini egindako deiarekin AEBko agintariak "bere aliatuen gainetik jauzi egin eta Errusiarengana hurbildu nahi izan du". Reparazek azpimarratu duenez, telefono deiak "geopolitikari astindua eman dio".
2025/02/13 - 19:57
Zelenski: "Ez dugu onartuko Ukrainari buruzko edozein negoziazio gu gabe egitea"
Trumpek asteazkenean Putini deitu eta Errusiako presidentearekin gerrari amaiera emango dion negoziazioekin aurrera egitea adostu zuela zabaldu ostean egin ditu adierazpen horiek Ukrainako presidenteak.
2025/02/13 - 18:00
Adimen Artifizialean nagusi izateko lasterketa: lehiakide nagusiak, erronkak eta taula geopolitikoa
Adimen Artifiziala esparru guztiak iraultzen ari da, aplikazio militarretatik eguneroko zereginetaraino. Mundu osoko enpresak horren mende daude gero eta gehiago, eta herrialdeak, berriz, AArik aurreratuena garatzeko lehiatzen ari dira, beren intereserako.
2025/02/13 - 08:50
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko negoziazioak, Labrazako parke eolikoa eta salaketa EHUn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/12 - 12:18
Pradalesek estaturik gabeko nazioen eta mugako eskualdeen zeregina aldarrikatu du, ''ziurgabetasun'' egoeran
Imanol Pradales lehendakaria Baionan gaur egiten ari diren Mugaz gaindiko III. Topaketen irekiera ekitaldian izan da gaur. Ohartarazi duenez, Trumpen agintaldiarekin "ziurtagabetasun testuinguruan" murgildu da EB, eta horren aurrean, Euskadiren, Nafarroaren eta Iparraldearen zeregina defendatu du.
2025/02/11 - 18:30
AEBk eta Erresuma Batuak ez dute sinatu adimen artifizialari buruzko Parisko goi-bileraren adierazpena
Teknologia horren aplikazioa irekia eta etikoa izatea eskatzen du adierazpenak. Guztira 60 estatuk eta estatuz gaindiko erakundek egin dute bat adierazpenarekin. Sinatzaileen artean daude Europar Batasunaren 27 estatuak, Txina, India, Japonia, Australia, Kanada, Brasil, Txile eta Vatikanoa.
2025/02/11 - 17:44
Von der Leyenek adimen artifiziala garatzeko 200.000 milioi euro bideratzea espero du
Gainera, Europako Batzordearen presidenteak iragarri du 20.000 milioi euroko funts bat sortuko dutela Parisen egindako goi-bileran, Europar Batasunean lantegi erraldoiak eraikitzeko.
2025/02/11 - 10:52
AEBk altzairu eta aluminioari ezarritako muga-zergei "neurri irmo eta proportzionalekin" erantzungo die EBk
Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak X sarean egin du iragarpena, J.D Vance AEBko presidenteordearekin bildu atarian. Dena dela, Maros Sefcovic Merkataritza komisarioak nabarmendu du hitz egiteko prest daudela, gerra komertziala bientzat kaltegarria delakoan.

2025/02/10 - 12:46
Gonorrea kasuak % 31 igo ziren iaz Europar Batasunean, eta sifili kasuak, % 13
Gaitzen Kontrolerako Europako Zentroak jasotako datuak dira. Gonorrea eragiten duen bakterioaren andui berriek bereziki kezka sortu dute, antibiotikoei erresistenteak direlako.
2025/02/07 - 17:29
Trumpek "justizia egiteko ahalmena" ukatu nahi diola salatu du Nazioarteko Zigor Auzitegiak
AEBko presidentearen erabakiak bere jardunean eragina izango duela ohartarazi, eta "errugabe diren milioika biktimari justizia eta itxaropena ematen" jarraituko duela azpimarratu du.
2025/02/06 - 23:15
Trumpek Nazioarteko Zigor Auzitegia zigortu nahi du "AEBren eta bere aliatuen aurka egindako ikerketengatik"
Zehazki, "AEBko herritarren edo Washingtonen aliatuen aurkako ikerketetan parte hartzen duten erakundeko horretako kideei" Estatu Batuetara bidaiatzeko bisak mugatzea eta finantza-murrizketak ezartzea helburu duen agindua sinatuko du agintariak.
2025/02/05 - 21:13
Shein eta Temu jomugan: Zer dira eta zergatik daude ikerketapean?
Txinako merkataritza elektronikoko bi enpresa handiok azkar hazi dira, besteak beste, prezio txikiko bidalketek duten zerga-salbuespenari esker. Hala ere, AEB eta EB orain ikertzen ari dira, ustezko praktika desleialengatik eta legez kanpoko produktuak saltzeagatik.
2025/02/04 - 15:30
Muga-zergak munduan: nola eragiten diote merkataritza globalari
Oztopo komertzialek nazioarteko ekonomiaren norabidea markatzen jarraitzen dute.