Eustat
2018/11/09 - 13:09
Euskadi, bizi baldintza onenak dituzten munduko lehen 15 herrialdeen artean
AEBen eta Erresuma Batuaren artean kokatzen da, eta Finlandiaren aurretik, Eustatek Nazio Batuen metodologia bat erabiliz ateratako datuen arabera.
2018/10/30 - 14:10
EAEko ekonomia espero baino gehiago moteldu da
EAEko BPG % 2,6 hazi da hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino hiru hamarren gutxiago.
2018/10/19 - 13:50
Langabezia tasa % 9,5era jaitsi da Euskadin hirugarren hiruhilekoan
Jaurlaritzak nabarmendu duenez, krisialdia hasi zenetik lehen aldiz % 10etik behera kokatu da tasa.
2018/10/04 - 16:44
EAEko industrien ekoizpena % 2,2 hazi da urteko lehen zortzi hilabeteetan
Gehien hazi diren sektoreen artean, material eta ekipo elektrikoak, makineria eta ekipoak eta elikagaien, edarien eta tabakoaren industria daude.
2018/09/24 - 15:44
Turisten kopuruak gora egin du berriro Euskadin
Bisitarien kopurua % 6 hazi da abuztuan, eta % 4,6 egin du gora urteko lehenengo zortzi hilabeteetan. Nolanahi dela, lurralde batetik bestera ezberdin hazi da turisten kopurua.
2018/09/20 - 17:25
Euskal ekonomia % 2,9 hazi zen bigarren hiruhilekoan
Gainera, enpleguaren hazkunde positiboak % 2,1 egin du gora epe berean.
2018/08/09 - 15:47
Euskadiko emakumeen bizi itxaropena Europako altuena da: 86,2 urte
Gizonen kasuan, suediarrek soilik gainditu dute Euskadiko gizonen bizi itxaropena; 80,4 urtekoa da Suediako gizonena eta 80,3koa, Euskadikoena.
2018/06/20 - 23:00
Langileen 10etik 4k ordu estrak sartzen ditu EAEn
Hala ere, Eustaten arabera, hamar langiletik lauk ez dute arazorik izan murrizketak edo baimenak hartzeko. Baina heren batentzat kontziliazioa arazo handia da oraindik ere.
2018/04/19 - 14:26
Ane eta Markel, EAEko jaioberriei gehien jartzen zaizkien izenak
Anek 20 urte daramatza jaioberrien izenen zerrendan lehenengo postuan. Guraso atzerritarrek ere euskal izenak aukeratzen dituzte nagusiki.
2018/02/27 - 14:56
BPGak % 2,9 egin du gora 2017an, EAEn
2016an baino % 0,2 gutxiago hazi da ekonomia. Hala ere, enpleguak % 2,1 egin du gora.
2018/01/29 - 12:10
2017an Euskadiko hazkunde ekonomia % 2,9koa izan da eta enpleguarena % 2,1ekoa
Lehen sektorea izan ezik, beste sektore guztiek hazkundea izan zuten iaz.
2017/12/25 - 15:21
Ia % 2 jaitsi da baserri kopurua azken 4 urteotan, Eustaten arabera
Kalitatezko janariek geroz eta eskari handiagoa dute, baina gure nekazari eta abeltzainek nekez heltzen diete euren bizimoduari. Eustaten azken datuen arabera, ia % 2 jaitsi da baserri kopurua.
2017/11/22 - 19:04
EAEko Administrazioaren lanuzteak % 35eko jarraipena izan du, deitzaileen arabera
Eguerdi aldera, ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte hiru hiriburuetan.
2017/07/27 - 12:21
Jaurlaritza: 'Litekeena da euskal ekonomia % 3 inguru haztea aurten'
Ekonomiaren bilakaera ona ikusita, soldatak igotzea komeni dela esan du beste behin Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak.
2017/05/30 - 14:41
Esportazioak % 13,2 igo dira EAEn lehen hiruhilekoan
Halaber, inportazioak % 34,9 hazi dira epe berean, energiarekin lotutako produktuei esker bereziki (% 130,6 hazi dira), Eustatek emandako datuen arabera.
2017/05/24 - 12:47
EAEko ekonomia, hazkundean finkatuta: % 2,8 hazi da lehen hiruhilekoan
Enplegua % 2 igo da, Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.
2017/04/26 - 12:55
EAEko ekonomia % 2,8 hazi da lehen hiruhilekoan, eta enplegua % 2
Eskaitzaren ikuspegitik, hazkundea zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako, industrian hazkunde-erritmoari eutsi zaiolako, eta eraikuntzan 2016an hasitako aurrerapenak jarraitu duelako izan da.
2017/04/06 - 12:36
EAEko industria jarduera % 1,3 hazi da otsailean
Industria ekoizpena igo egin da Araban eta Bizkaian, eta jaitsi, berriz, Gipuzkoan.
2017/03/07 - 12:14
Emakume langileek 4,5 ordu ematen dituzte egunean adingabeak zaintzen
Bien bitartean, etxetik kanpo lan egiten duten gizonezkoek, batez beste, 2,9 ordu igarotzen dituzte seme-alabak zaintzen.
2017/03/07 - 11:17
Industria-ekoizpena % 1,1 hazi da urtarrilean
Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 1,5 jaitsi da indizea.