Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia % 2,8 hazi da lehen hiruhilekoan, eta enplegua % 2

Eskaitzaren ikuspegitik, hazkundea zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako, industrian hazkunde-erritmoari eutsi zaiolako, eta eraikuntzan 2016an hasitako aurrerapenak jarraitu duelako izan da.
Industria
Industria

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) ezagutzera eman ditu lehen hiruhilekoaren datuak. Horien arabera, bai ekonomiak bai enpleguak gora egin dute (% 2,8 eta % 2, hurrenez hurren), Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino hamarreko bat gehiago. Barne Produktu Gordinarentzat (BPG) % 2,7ko igoera kalkulatu zuen eta enpleguarentzat, % 1,9koa.

Izan ere, Eustatek atzo iragarri zuenez, Euskadiko langabezi tasa % 11,4an kokatu zen lehen hiruhilekoan. Guztira 117.000 langabe izan dira, aurreko hiruhilekoan baino 13.100 gutxiago, eta 2016ko urtarrila eta martxoa bitartean baino 34.400 pertsona gutxiago.

Ekonomiaren hazkundea aurtengo urtarrila eta martxoa bitartean mantendu egin da, eskaintzaren aldetik, zerbitzuen sektorearen eboluzio positiboan.

Eskaintzaren ikuspegitik, hazkundea zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako, industrian hazkunde-erritmoari eutsi zaiolako, eta eraikuntzan 2016an hasitako aurrerapenak jarraitu duelako izan da.

Bestalde, enplegua, lanaldi osoko lanpostuekin zenbatzen bada, % 2 hazi da 2016ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta eta % 0,4 iazko azken hiruhileko datuekin alderatuta

Euskal ekonomiak 2016ko Euskadiren hazkundea, neurrizkoagoa izan arren, mantentzen duela ikus daiteke datu horiekin. Epe horretan, BPG % 3,1 hazi zen industria eta zerbitzu sektorearen eboluzio onari esker. Enpleguak % 1,9 egin du gora 2015 datuekin alderatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X