Langabezia tasa % 9,5era jaitsi da Euskadin hirugarren hiruhilekoan
Langabe kopuruak behera egin zuen Euskadin hirugarren hiruhilekoan, eta krisia hasi zenetik lehen aldiz, % 10etik behera kokatu zen tasa, zehazki, % 9,5ean. Zehatz jarrita, 7.500 langabe gutxiago zenbatu zituzten uztailetik irailera, aurreko hiruhilekoan baino % 0,6 gutxiago. Hartara, 98.700 pertsona zeuden lan barik irailean. Okupazioak ere behera egin zuen, 1.400 pertsonago gutxiago, Eustatek emandako datuen arabera.
2018an bi hamarren baino gehiago jaitsi da langabezia: % 11,6tik % 9,5era egin du behera. Uztailetik irailera, 938.900 okupatu zenbatu zituzten, aurreko hiruhilekoan baino 1.400 gutxiago ( % 0,1 egin du behera).
Populazio okupatuaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56,4koa zen 2018ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko sei hamarren azpitik.
Lurraldeka, Bizkaian jaitsi zen gehien okupazioa, 2.400 okupatu gutxiagorekin. Ondoren, Araba ageri zen (-200). Gipuzkoan, ordea, gora egin zuen okupazioak (1.100 pertsona gehiago).
Hiriburuei dagokienez, Bilbon bajatu zen gehien okupazioa (2.600 pertsona gutxiago zenbatu dituzte); ondoren, Donostia zegoen, 500 pertsonako jaitsierarekin; Gasteizen, okupatutakoen kopurua 100 pertsonatan jaitsi zen.
Emakumeei eragin zien batik bat okupazio-jaisteak: aurreko hiruhilekoan baino 4.800 gutxiago ziren. Gizonen kasuan, aldiz, 3.400 okupatu gehiago zenbatu zituzten.
Jaurlaritzaren balorazioa
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu duenez, hirugarren hiruhilekoaren datuak "positiboak" dira, "legegintzaldi honetako helburuetako bat lortu delako: langabezia tasa % 10etik behera jaistea". Artolazabalen iritzian, datuok agerian utzi dute "Euskadi bide onetik doala eta Jaurlaritzak abiatutako plan, programa eta estrategiei esker, enplegu gehiago eta hobea dugula".
Dena dela, ohartarazi du oraindik badirela "lan gabe dauden sektoreak, hala nola, emakumeak edota langabezian denbora asko daramatzatenak". Horiek ere lan merkatura biltzeko "lanean" jarraituko dutela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.