Langabezia tasa % 10,1era jaitsi da Euskadin bigarren hiruhilekoan
Langabezia tasa % 10,1era jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2018ko bigarren hiruhilekoan (martxotik maiatzera), 2017ko tarte berarekin alderatuta (puntu bat egin du behera, % 11,1ean baitzen iaz), Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera. Guztira, 106.200 langabe zeuden Euskadin.
2018ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta ere, behera egin du langabeziak, 1,2 puntu (10.400 pertsona gutxiago lan barik), zehazki. Beherakada handiena emakume langabeen artean izan da —54.500 dira, hau da, aurreko hiruhilekoan 7.300 gutxiago—; gizon langabeen kolektiboan jaitsiera apalagoa izan da (51.700 pertsona), aurreko hiruhilekoan baino 3.000 gutxiago.
Nolanahi ere, emakumeen langabezia tasa gizonena bainoa handiagoa da oraindik: % 10,9 eta % 9,5, hurrenez hurren (14 hamarren). Gazteen (16 eta 24 urtekoena) langabezia tasak altuena izaten jarraitzen du: % 20,7 (9.200 pertsona daude lan barik).
Lurraldeka, jaitsiera handiena Bizkaian izan da: 5.000 langabe gutxiagorekin, eta % 11,6ko tasarekin (1,1 puntu gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean).
Gipuzkoan, 3.000 langabe gutxiago zenbatu dituzte, eta tasa 0,9 puntu jaitsi da, % 7,7ra arte. Horrenbestez, 26.000 langabe daude lurralde horretan.
Araban ere behera egin du langabeen kopurua (2.300 gutxiago), betiere aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta tasa 1,7 puntu portzentual jaitsi da (% 10,5).
Hiriburuetan ere beherakada izan da bigarren hiruhileko honetan : Bilbon jaitsi da gehien: 3.700 langabe gutxiagorekin; ondoren, Gasteizen (-1.900), eta azkenik, Donostian (-400).
Zerbitzuek hartzen dituzte lan gehienak, 19.300 enplegu garbi sortzean, betiere Eustaten arabera.
Halaber, jaitsi egin da pertsona aktibo guztiak langabe dauden etxeen kopurua (4.400 gutxiago): 35.500 familia dira orain.
Okupazio datuak eta gizarte segurantza
Okupazio datuek, bestalde, hobera egin dute. EAEn, bigarren hiruhilekoan, 940.300 landun daude, aurreko hiruhilekoan baino 23.400 gehiago (% 2,6 gehiago).
Kalkuluen arabera, Gizarte Segurantzan 865.500 afiliatu daude batez beste hiruhilekoan, hau da, EAEn bizi diren pertsonak eta Gizarte Segurantzara afiliatuak, inkesta egin den garaian. Haietatik, % 98,9 lanean daude Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, (856.000 pertsona).
BJAko LANE landunen artean, 76.800 pertsona, % 8,2, ez daude Gizarte Segurantzara afiliatuta, EAEn kokatutako enpresetan ez daudelako edo funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako, edo beste egoera batzuetan daudelako.
Sektoreka, biztanleria landuna handitu egin da zerbitzuen sektorean (19.300 pertsona gehiago), industrian (3.400 gehiago) eta lehen sektorean (800 gehiago); eraikuntzan, berriz, landunen kopurua jaitsi egin da (200 pertsona gutxiago).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.