Industria-ekoizpena % 1,1 hazi da urtarrilean
Industria-produkzioaren indizeak (IPI) % 1,1 egin du gora urtarrilean, 2016ko hilabete bereko datuekin alderatuta, Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera. 2016ko abenduko datuekin erkatuta, berriz, behera egin du indizeak; % 1,5, zehatz esateko.
Sektore handi guztietan izan dira hazkundeak urtarrilean, ekipo ondasunen alorrean izan ezik (–% 2,5). Hala, bitarteko ondasunak % 3,3 hazi dira, energia % 2,1 eta kontsumo ondasunak % 5. Azken horien barruan, kontsumo ondasun iraunkorrek % 14,3ko igoera izan dute, eta ez-iraunkorrek, % 1,2koa.
Hilabete arteko aldeari erreparatuta, bilakaera ezberdina izan dute sektoreek. Kontsumo ondasunak % 3,5 hazi dira: iraunkorrak % 9,2 eta ez-iraunkorrak % 1,3. Ekipo ondasunei dagokienez, % 1,7 egin dute behera, eta bitarteko ondasunek, % 0,5. Energia alorrean ez da aldaketarik egon.
Euskal industrian pisu handiena duten sektoreen artean, honakoetan izan dira gorakadarik handienak: zura, papera eta arte grafikoak (% 5,6); energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,7); eta metalurgia eta metal gaiak (% 3). Jaitsierei dagokienez, hauek dira nabarmenenak: makineria eta ekipoak (% 6,9), material eta ekipo elektrikoak (% 3,3) eta garraio materialak (% 2,4).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.