Eustat
2022/07/22 - 13:24
Langabezia-tasa % 8,5era jaitsi da EAEn 2022ko bigarren hiruhilekoan
9.300 pertsona inguru kontratatu dituzte aldi horretan, eta, horrela, martxoaren amaieran baino 6.000 langabe gutxiago daude.
2022/07/14 - 12:51
EAEk ia 85.000 biztanle gehiago izan litzake 2021 eta 2036 artean, Eustaten arabera
Euskal Estatistika Erakundeak azken txostenean sei agertoki ezberdin aurreikusi ditu, eta horietatik bostetan biztanleak irabaziko lituzte Euskadik. Seigarren agertokiak zehazten du 430.300 biztanle galduko lituzkeela, migrazio-saldo nuluaren hipotesia betez gero.
2022/06/28 - 16:40
EAEko etxe bakoitzaren batez besteko gastuak % 4,9 egin du gora 2021ean
EUSTATek eginiko familia gastuen ikerketaren arabera, jatetxeetan eta hoteletan gastatzen dugun diru kopurua nabarmen igo da. Pandemiaren ondorengo datu erakusgarria.
2022/06/13 - 12:55
Jaiotze-tasak % 3,3 egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan, 2021. urtean
Eustatek emandako datuen arabera, iaz 14.257 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 482 gutxiago.
2022/06/03 - 12:34
Euskadiko ekonomiak gora egin du zazpigarren hiruhilabetez jarraian
2022ko lehen hiruhilekoan % 1,0 hazi da eta 2021eko hiruhileko berarekin alderatuta, BPGren hazkuntza % 5,7koa izan da. Enplegua ere hazi egin da, 0,9 % aurreko hiruhilekotik eta % 5,0 iaztik.
2022/05/31 - 17:01
Genero-berdintasunaren indizeak hobera egin du Euskadin, baina ahuldu egin da botere ekonomikoari dagokionez
2019ko genero-berdintasunaren balio handienak Osasunean, Diruan eta Enpleguan lortu dira, eta balio txikiena, berriz, botere ekonomikoan, Eustaten datuen arabera.
2022/05/22 - 13:31
Javier Hurtado: "Aste Santuko turismo datuak oso positiboak dira, pandemia aurretiko datuetara itzuli gara"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren hitzetan, "bi urte oso zailen ostean", joera positiboa da.
2022/05/20 - 13:47
Euskadiko hotelen sektoreak pandemia aurreko maila gainditu du Aste Santuan
Gainera, apirilean hirukoiztu egin dira gaualdi eta sarrera kopurua iazko Aste Santuko datuekin alderatuta, pandemiari aurre egiteko neurriak indarrean zeudela.
2022/05/18 - 08:59
EITB DATA: Kontsumitzen dugun energiaren % 10 soilik ekoizten dugu Euskadin
Gainera, pertsona bakoitzak 930 ordaindu behar ditu urtean energia erosteko Euskadin, eta litekeena da aurten 1.000 euroko langa gainditzea. Era berean, gastuaren % 6-7 inguru energiaren faktura ordaintzera bideratu behar dute EAEko familiek.
2022/05/11 - 18:19
Jaiotzak % 3,3 jaitsi ziren EAEn 2021ean
Amen % 80k baino gehiagok 30 urte baino gehiago zituzten, eta iazko udazkenean erditu ziren emakumeen % 29,7 atzerritarrak izan ziren.
2022/04/25 - 12:13
Euskadiko ekonomia % 5,7 eta enplegua % 5,0 hazi dira 2022ko lehen hiruhilekoan
Industria izan da urteko lehen hiruhilekoan portaerarik onena izan duen sektorea.
2022/04/22 - 13:35
Langabezia tasa % 9,1era jaitsi da Euskadin lehen hiruhilekoan, eta 8.300 pertsona gehiago ari dira lanean
Gizonen langabezia tasa % 8,5ekoa da, eta emakumeena % 9,7koa. Euskadiko langabezia tasa Europar Batasunekoaren (% 6,2) gainetik dago, baina Espainiakoaren (% 12,6) azpitik.
2022/04/21 - 13:24
Euskadiko industria prezioak % 22,6 igo dira martxoan iazko hil berekoen aldean
Prezioen igoera "energiaren sektoreetako igoera handiek" eragin dute.
2022/04/19 - 14:23
EAEk inoizko bigarren esportazio daturik onena lortu zuen otsailean
Inportazioen kasuan ere, otsailekoa bigarren zifrarik onena da 2021eko azarokoaren ondotik.
2022/04/05 - 12:40
EAEko urte arteko industri jarduera ia % 11 hazi zen otsailean
2022ko otsaileko indizearen bilakaera positiboa izan da industria-sektore handi guztietan, 2021eko otsailaren aldean. Gainera, lehen bi hilabeteetako metatuan, Industri Produkzioaren Indizeak % 9,2ko hazkunde metatua lortu du.
2022/03/25 - 13:42
20 urtetako beherakadarik handiena izan da EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuko matrikulazioan
2020-21 ikasturtean 412.130 ikasle matrikulatu ziren EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuan, aurreko ikasturtean baino % 1,8 gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak zabaldutako datuen arabera.
2022/03/17 - 20:07
Inportazioen % 6,5 Errusiatik iritsi ziren Euskadira 2021ean
Errusiara egindako esportazioei dagokienez, iaz soilik % 0,98 izan ziren (251,1 milioi), batez ere ibilgailuak, makineria eta kautxua. Ukrainarekin salerosketa gutxiago egin zituen EAEk, 160,2 milioiko inportazioak eta 40,6 milioiko esportazioak.
2022/03/07 - 13:49
Lanaldi partzialak gehiago eragiten die emakumeei gizonei baino
EAEn, 2020an, emakumeen % 28k lanaldi partziala zuen; gizonen kasuan, % 9k. Gainera, hamar emakumetik bik asteburuetan egiten dute lan; hamar gizonetik batek egiten du hala.
2022/03/04 - 11:29
Euskadiko BPG % 5,6 hazi zen 2021ean, eta enplegua % 5,5, 49.120 enplegu garbi sortuta
Bestalde, urteko laugarren hiruhilekoa urte arteko % 4,7ko hazkundearekin itxi da, hau da, % 1,3ko hazkundea aurreko hiruhilekoaren aldean.
2022/02/17 - 12:24
Euskadiko esportazioak % 23 hazi dira 2021ean eta pandemia aurreko zifrak gainditu dituzte
Frantzia eta Alemania dira EAEko bezero nagusiak, ondoren Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Belgika daude.