EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaiotze-tasak % 3,3 egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan, 2021. urtean

Eustatek emandako datuen arabera, iaz 14.257 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 482 gutxiago.
Haur jaioberri baten eskua
Haur jaioberri baten eskua. Egile eskubiderik gabeko irudia

2021. urtean 14.257 haur jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino 428 gutxiago (% 3,3) Eustat Euskal Estatistika Erakundeak zabaldutako datuen arabera.

Beherakada hiru lurraldeetan gertatu zen: Bizkaian, % 4,9; Gipuzkoan, % 1,8, eta Araban, % 1,2. Guztira, 6.957, 4.932 eta 2.368 ume jaio ziren, hurrenez hurren.

Jaitsiera, batez ere, urteko lehen hilabeteetan gertatu zen, urtarrilean eta otsailean, % 17,9 eta % 13,1. Urte amaieran, ostera, beti ere 2020ko datuekin alderatuta, igoera izan zen: % 5,3 azaroan eta % 11,4 abenduan.

Jaiotzen % 35,2tan amak 30 eta 34 urte bitartean zituen. Ondoren, 35 eta 39 arteko emakumeek izan dituzte seme-alaba gehien (% 34,7), 25-29 artekoen aurretik (% 13,3). 40 urtetik gorakoak, ostera, % 10 inguru dira, aurreko urtean baino puntu bat gutxiago.

Amen nazionalitatea aintzat hartuta, % 27,2 atzerriko nazionalitatea zuten. 2020an portzentaje hori % 28,5ekoa zen.

2021. urtean, ezkontzaz kanpoko 6.974 haur jaio ziren, hau da, jaiotza guztien % 48,9; 2020an, baino gehiago (% 46,9).

Jaiotza-hurrenkera kontuan hartuta, 6.978 lehen seme-alabak izan ziren, jaiotza guztien % 48,9. Bigarrenak % 37,6 eta hirugarrenak eta ondorengoak % 13,4 izan ziren.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X