Euskadiko ekonomia % 5,7 eta enplegua % 5,0 hazi dira 2022ko lehen hiruhilekoan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) % 5,7 hazi da urte artean 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitako urte arteko hazkundea baino puntu bat gehiago. Gainera, enpleguak % 5,0ko hazkundea izan du, Eustat euskal estatistika erakundeak eginiko hiruhileroko kontuen aurrerapenaren zenbatespenen arabera.
Bestalde, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPG % 1,0 igo da aurtengo lehen hiruhilekoan. BPGk etengabe egin du gora 2020ko bigarren hiruhilekotik aurrera, covid-19aren krisiaren ondorioz aurrekaririk gabeko atzerakada izan ondoren.
Eustatek jakinarazi duenez, aurrerapen hau egin den unean eskura zegoen informazio koiunturala ikusirik, industria sektoreak izan du urteko lehen hiruhilekoan portaerarik onena.
2022rako, Eusko Jaurlaritzak aurreikusten du Euskadiko ekonomia % 4,5 haziko dela, joan den martxoan egindako aurreikuspenen azken berrikuspenaren ondoren, hilabete horretara arte hazkundea % 6,7koa izatea espero baitzuen.
Halaber, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, enplegua % 0,9 gehitu da 2022ko lehen hiruhilekoan aurrekoaren aldean, eta enplegua suspertu den ondoz ondoko bosgarren hiruhilekoa izan da. Gainera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hazkundea % 5,0koa izan da.
Eustatek ekainaren 3an argitaratuko ditu 2022ko lehen hiruhilekoko BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak hiruhileroko kontuetan, aurrerapena egiteko unean eskuragarri ez zegoen informazio koiunturala sartu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak izango dira. "Hitzarmen duina" lortzeko egingo dute lanuztea, "prekarietatearekin amaitzeko".
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.
Arrigorriagako osasun-zentro berria 2030ean irekitzea aurreikusten du Osakidetzak
Gauzak ondo bidean, lanak 2028ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, egungo zentrotik gertu dagoen lursail batean. Asmoa da espazio-gabeziak konpontzea eta zerbitzu berriak eskaintzea. Laguntza gaitasuna handituko du familia medikuntza, ama-haurren zaintza eta fisioterapia arloak biltzen dituzten instalazio modernoekin.
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte, bederatzi langile intoxikatu baitira
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.