Euskadiko ekonomiak gora egin du zazpigarren hiruhilabetez jarraian
EAEko barne-produktu gordina (BPG) % 1,0 igo da 2022ko lehen hiruhilekoan 2021eko azken hiruhilekoarekin alderatuta; hala, euskal ekonomiak zazpi hiruhileko daramatza hazten, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urte arteko hazkuntza % 5,7koa izan da.
Enplegua, denbora osoaren baliokide diren lanpostuen terminoetan neurtuta, bestalde, % 0,9 igo da lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; alegia, % 5,0ko igoera izan du, 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
Estimazio horiek haiek prestatzean eskuragarri egon den informazio ekonomiko guztia hartzen dute kontuan, eta Eustaten 2022ko apirilaren 25eko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean adierazitako hazkuntzak egiaztatzen dituzte.
Lurralde Historikoetako BPGren bilakaerari dagokionez, 2022ko lehen hiruhilekoan, Arabak urte arteko % 5,5eko hazkuntza izan du; Gipuzkoak, % 5,6koa, eta Bizkaiak, % 5,7koa. 2021eko azken hiruhilekoarekin alderatuta, Arabako BPG izan da portaera onena izan duena, % 1,2 egin baitu gora; Bizkaian, % 1,1 egin du gora eta Gipuzkoan, % 0,9.
EAEko BPGren % 5,7ko hazkuntza –urte arteko terminoetan– Europar Batasunerako, Eurogunerako eta AEBrako zenbatetsitakoaren (% 5,2, % 5,1 eta % 3,5, hurrenez hurren) gainetik dago. Espainiako ekonomiaren kasuan, bestalde, hazkuntza-estimazioa handiagoa da urte arteko konparatiban (% 6,4), baina, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hazkuntza-erritmoa moderatuagoa da (% 0,3).
Eskaintzaren ikuspegitik, urte arteko terminoetan eta 2022ko lehen hiruhilekoan. sektore guztiek izan dituzte hazkuntza positiboak, lehen sektoreak izan ezik.
Izan ere, lehen sektorean balio erantsiaren uzkurdura % 1,8koa izan da, termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, 2021eko azken hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino % 15,0 handiagoa izanik ere.
Industriaren sektorea bizkortu egin da urteko lehen hiruhilekoan, bai urte arteko terminoetan, bai hiruhilekoen arteko terminoetan. Sektoreko jarduera aurreko urteko lehen hiruhilekokoa baino % 6,5 handiagoa izan da eta, aurreko hiruhilekoaren aldean, % 3,5 egin du gora.
Eraikuntzaren sektoreak ere aurreko hiruhilekoan baino hazkuntza handiagoa izan du. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, jarduerak % 1,9 egin du gora, eta jardueraren hazkuntza, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 2,5ekoa izan da.
Bestalde, Zerbitzuen sektorearen jarduera globala, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 6,0 igo dela zenbatesten da. Urte arteko hazkuntza hori, neurri handi batean, 2021eko lehen hiruhilekoan itxita egon ziren edo jarduera mugatuta izan zuten eta, hiruhileko honetan, jarduera-mailari berriro heldu ahal izan dioten pertsonentzako zerbitzuetan –aisia-jarduerei eta turismo-sektoreari lotutakoak– oinarritzen da. Urteko lehen hiruhilekoak, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,1eko igoera ekarri du.
Hala, Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarrak balio erantsiaren % 11,0ko igoera izan du aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean, eta % 1,2 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean. Jarduera horietatik, ostalaritza (bai ostatu-zerbitzuak bai jatetxe-zerbitzuak) izan da portaera onena izan duena.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.