Getaria
Getariako atun gorriaren haztegian gizendutako lehen aleak portura eraman dituzte
Gezi moduko lantza bat erabili dute atun horien estresa txikitu eta haragia ahalik eta gozoena izan dadin. Atun gorriak portura eraman dituzte, eta bertan pisatu, neurtu eta aztertu dituzte. Orain, proiektua fase berri batean sartuko da.
Martxan da atun gorriak Getarian hazteko proiektuaren azken fasea
Getarian duela bi hilabete jarri zuten martxan atun gorrien haztegi bat itsasoan. Berrogeita hamar ale inguru sartu zituzten eta arrain urdina emanez gizentzen ari dira proiektu pilotu batean. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzeko urrian kaioletatik aterako dituzte atunak.
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, kolorea eta irribarrea jarri diote zaleek egun grisari
Nerbioak dantzan, animoak goian, itsasoratu aurreko txalo zaparrada, txarangen doinua… Kontxako Banderaren lehen jardunaldi grisa kolorez bete dute arraunzaleek.
Atun gorria gizentzeko Getariako uretan Aztik eta Balfegok dituzten kaioletan lehenengo 50 hegalaburrak sartu dituzte
Hegalaburraren lehen 50 aleak Getariako gizentzeko itsas haztegiko bi kaioletan daude dagoeneko. Tunidoak sardina eta berdel izoztuekin elikatuko dituzte urriaren amaierara arte, eta hil horren amaieran sakrifikatuko dituzte. Hartuko dituzten kiloak gantza dira, atunaren haragian sartzen den koipea.
Kezka nagusi kostaldean, orkak begiztatu ondoren
Lekeitioko kostaldean duela gutxi bi orka ikusi izanak kezka areagotu du. Andoni Uribe LEAKAIko presidentearekin hitz egin dugu, eta itsas animalia horietako baten erasoari nola aurre egin azaldu digu.
Hasi da hegaluzearen denboraldia: 8.000 kilo heldu dira Getariako portura
Datozen egunetan olatu handia espero da, euskal arrantzaleek hegaluze asko arrantzatu baitute kostaldetik gertu. Salneurria: 13 euro.