Gurutzetako Ospitalea
Untzillatx mendian erorikoa izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute
Mendiaren hegoaldeko aldean, 8 metroko altueratik erori da 30 urteko gizonezkoa, eta, helikopteroz erreskatatu ostean, Gurutzetako ospitalera eraman dute, zaurituta.
Aulki elektriko baten bateriak eztanda egin du Bilboko etxebizitza batean eta bost pertsona zauritu dira
Pertsona bat larri zauritu da sua saihesteko leihotik salto eginda, eta beste lau artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Euskal ospitaleetan artatzen ari diren haur gazatarrek erredurak, metrailazko zauriak eta desnutrizioa dituzte, gaixotasun larriez gain
Gurutzetako Ospitalean eta Donostia Ospitalean Gazako adingabeak artatzen ari diren medikuek nabarmendu dute "ondo" daudela. Hala ere, batzuk "desnutrizioa" dute daude eta denbora tarte bat itxarongo dute "kirurgiara egoera onean" joateko.
Sei haur gazatar artatuko dituzte Euskal Herriko ospitaleetan
Horietatik hiru Gurutzetako Ospitalera eramango dituzte, bi, Donostiako Ospitalera, eta seigarren bat Nafarroako Ospitalean artatuko dute. Zaragozako aireportu militarrera iritsiko dira arratsaldeko 18:00ak inguru, gaur goizean Jordaniako hiriburutik, Amanetik atera den hegaldi batean.
Betetzeko zailak diren Lehen Arretako 173 plaza eskainiko ditu Osakidetzak, aurreikusitakoa baino 30 gehiago
Osasun Sailak jakitera eman duenez, hautaketa-prozesua uztailean ebatziko da, "profesionalak ahalik eta azkarren has daitezen lanean osasun-zentroetan".

Osasun Ituna ixteko Jaurlaritzak duen "konpromisoa erakusteko unea iristear" dela uste du EH Bilduk
Koalizio abertzalearen arabera, "une erabakigarria da honakoa euskal osasun zerbitzua indartzeko" eta "dinamika pribatizatzaileari buelta emateko". Horregatik, EH Bilduk "irmoki" inplikatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta baita EAJri eta PSE-EEri ere.
Yazan, gazatarra eta paziente onkologikoa Euskadin: "Handitan medikua izango naiz, beste ume batzuk artatzeko"
Gaixotasun onkologikoak dituzten Gazako 5 ume artatzen ari da Osakidetza Gurutzetako Ospitalean eta Donostiakoan. Horietako bat, Yazan, duela bi hilabete dago Donostian, amarekin, tratamendua jasotzen.
EAEn 12.937 jaiotza izan ziren iaz, 2023an baino % 3,8 gutxiago, eta kopururik txikiena 1975etik
Araba da jaiotzen jaitsiera handiena izan duen lurraldea, % 5,5 gutxiagorekin, 2.094ra arte. Bizkaian 6.421 jaiotza izan ziren, hau da, % 3,7 gutxiago, eta Gipuzkoan 4.422, hau da, % 3,2 gutxiago.