Untzillatx mendian erorikoa izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute
Mendiaren hegoaldeko aldean, 8 metroko altueratik erori da 30 urteko gizonezkoa, eta, helikopteroz erreskatatu ostean, Gurutzetako ospitalera eraman dute, zaurituta.
30 urteko eskalatzaile bat helikopteroz erreskatatu dute larunbat goizean, Mañarian (Bizkaia), Untzillatx mendiaren hegoaldeko aldean, 8 metroko altueratik erori ostean. Gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eraman dute, zaurituta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Larunbateko 10:00ak jota zirenean, Larrialdi Zerbitzuei jakinarazi diete pertsona bat Untzillatx mendiaren hegoaldeko aurpegian eskalatzen ari zela erori dela. Eskalatzailea 8 metroko altueratik erori da, eta hainbat zauri egin ditu.
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko kideak, Iurretako suhiltzaileak eta Osakidetzako anbulantzia bat bertaratu dira, baina Ertzaintzaren helikopteroan eraman behar izan dute.
Iurretako basera eraman dute helikopteroz, eta han zain zegoen anbulantziak eraman du gero Gurutzetara.
Zure interesekoa izan daiteke
Alerta gorrian jarraitzen dute Valentzian eta Alacanten, Kataluniara bidean den Adam ekaitzagatik
Gripearen eta covidaren aurkako txertoa hartzera deituta daude gaurtik aurrera 200.000 pertsona baino gehiago Nafarroan
Hauek dira gaurtik aurrera gripearen aurkako txertoa hitzordurik gabe hartu ahal izateko txertogune guztiak
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan eta alerta gorria ezarri dute Valentzian eta Alacanten