Espainiako Hauteskunde Autonomikoen albisteak
PPk irabazi ditu Andaluziako hauteskundeak, baina gehiengo absolutua galdu du
PPk 58 eserleku zituen eta 53 eskuratu ditu oraingoan, gehiengo absolutua baino bi gutxiago. PSOEk 28 diputatu lortu ditu, aurreko hauteskundeetan lortutako 30 diputatuak baino bi gutxiago. Vox izan da hirugarren indarra, 14 eserlekurekin; eta ezkerreko Adelante Andalucia, laugarren, 2 eserlekutik 8ra igarota. Por Andalucia ezkerreko koalizioak zituen 5 eserlekuei eutsi die.
Inkesten arabera, gehiengo osoa lortuko luke Juanma Morenoren PPk Andaluzian
PPk 58 eserleku zituen orain arte, eta 56-59 artean eskuratuko lituzke, bakarrik gobernatzeko beharrezkoak diren 55 eserlekuen gainetik. PSOE jaitsi egingo da, 30etik 26-29ra.
EAJk bi jarleku gehiago izango lituzke, 29 eskuratuta, eta EH Bilduk 27 eserleku lortuko lituzke
Boto-aurreikuspenari buruz Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestaren arabera, EAJk eta EH Bilduk hazkunde txikia izango lukete, eta PSE-EEk, berriz, beherakada txikia (eserleku bat galduko luke). Gainerako alderdietan ez litzateke aldaketarik izango.
Albiste izango dira: EITB Focus, Hamasen erabakiaren zain eta aireportuen kudeaketa eskualdatzeko negoziazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.