Hauteskunde inkestak
EAJk bi jarleku gehiago izango lituzke, 29 eskuratuta, eta EH Bilduk 27 eserleku lortuko lituzke
Boto-aurreikuspenari buruz Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestaren arabera, EAJk eta EH Bilduk hazkunde txikia izango lukete, eta PSE-EEk, berriz, beherakada txikia (eserleku bat galduko luke). Gainerako alderdietan ez litzateke aldaketarik izango.
Albiste izango dira: Israelek Global Sumud Flotilla geldiarazi du, EITB Focus eta EITB Maratoiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Albiste izango dira: EITB Focus, Hamasen erabakiaren zain eta aireportuen kudeaketa eskualdatzeko negoziazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eskuinera biratu du Boliviak: Paz eta Quiroga presidentegaiak lehiatuko dira urriko bigarren itzulian
Ezustean, Alderdi Demokristauaren hautagaiak lortu du garaipena presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulian, Quiroga presidente ohi kontserbadorearen aurretik. Halaber, 20 urtez gobernatu duen ezkerreko MAS alderdia bigarren itzulitik kanpo gelditu da.
EAJk eta EH Bilduk eserleku kopuru bera lortuko lukete Eusko Legebiltzarrean; jeltzaleak bost puntu daude gainetik
Bi alderdiek 28 eserleku lortuko lituzkete, eta PSE-EEk 11. Gauzak horrela, EAJk eta PSE-EEk osatzen duten koalizioak gehiengo absolutuari eutsiko lioke. Abstentzioa % 41ekoa izango litzateke, 2025eko ekaineko Euskal Soziometroaren arabera.