PSOEk 4,9 puntura igo du PPri ateratzen dion aldea, Valentziako hondamendiaren ostean
Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) azaroko Iritzi Barometroaren emaitzak argitaratu ditu, Valentzian eta inguruan 220 hildako baino gehiago eragin dituen goialdeko borraskaren ostean kaleratutako lehenengoa. Horren arabera, PSOE PPren gainetik dago, 4,9 puntuko aldearekin, aurrekoan halako bi.
PSOEk % 34,2ko babesa jaso du inkestan, aurrekoan baino bi hamarren gehiago. PPk, berriz, horixe galdu du, bi hamarren, eta % 29,3an geratu da.
Voxek % 11,8ko babesa du oraingoan ere. Sumarrek koska bat egin du gora, eta % 7raino iritsi da.
Zentroak aldaketak atzeman ditu Euskal Herri mailako alderdietan ere: EH Bilduk gora egin du hamarren bat, eta % 1ean geratu da, EAJren aurretik; jeltzaleek bi hamarren galdu eta % 0,8ra jaitsi baitira.
Katalunian, Juntsek bost puntuko gorakada izan du boto-asmoan, % 1,7raino, eta aurrea hartu dio hamarren bat galduta % 1,5ean geratu den ERCri.
Zure interesekoa izan daiteke
Geroa Baik eta PSNk akordioa itxi dute ikasgelen auzian
Adostutako konpromisoen artean, bi taldeek adostu dute UPNren lege proposamenaren aurka bozkatzea biharko saioan.
Chivitek bere "zintzotasuna" jarri du "berme" gisa: "Inork ez du nire jardunean deliturik aurkitu, ezta aurkituko ere"
Nafarroako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean, eta azpimarratu du bere gobernuan ez dagoela ustelkeriarik.
Lehendakariak Gernikari, bakeari eta euskarari lotutako hainbat opari eman dizkio Leon XIV.a aita santuari
Eusko Jaurlaritzak oparien balio sinbolikoa nabarmendu du, memoria historikoa, bakearen defentsa eta kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren babesa aldarrikatzen baitute.
Geroa Baik akordioa bultzatu nahi du sozialistekin, itunpeko ikastetxeetako ikasgelak ixtea saihestu eta hezkuntza sistema soseguz berrantolatzeko
Unai Hualde, Geroa Bairen Nafarroako Parlamentuko Presidenteak aitortu du tentsio handia sortu duela PSNren eta Geroa Bairen artean, Hezkuntza kontseilariak ikasgelak ixteari buruz egindako iragarpenak, batez ere ikastolak ahulduko dituelako. Geroa Baik ikasgelarik ez ixteko eta hezkuntza sistema soseguz berrantolatzeko denbora eskatu dio alderdi sozialistari. Bihar bozkatuko dute Foru Gobernuan UPNk itunpeko ikastetxeak blindatzeko aurkeztu duen lege proposamena, eta, hori bozkatu beharrik ez izateko, biharko bozketaren aurretik gobernuko taldeen artean akordioa lortzea nahi du Hualdek.
Albiste izango dira: Pradales lehendakariaren eta Leon XIV.a aita santuaren arteko bilera, Trumpen bidaia Txinara eta "Enarak" dokumentalaren estreinaldia ETB1en eta ETBONen
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Pradales lehendakaria Leon XIV.a aita santuarekin bilduko da gaur, Vatikanoan
Imanol Pradales lehendakariak audientzia orokorrean parte hartuko du, Leon XIV.a aita santuak gonbidatuta. Eusko Jaurlaritzaren arabera, balio handiko bilera izango da, eta Euskadik nazioartean duen presentzia instituzionala indartuko du.
Otxandianok euskararen gaian berdinen arteko negoziazioa egin dadila eskatu du, eta Olanok erantzun du prozesuan ados jar daitezkeela
EH Bilduk Enplegu Publikoaren lege proposamenak parekotasunez negoziatzea eskatu dio EAJri. Jeltzaleek, ordea, edukiei dagokionez elkarrengandik oso urrun ikusten ditu bi proposamenak.
Uxue Barkosek ukatu egin du bere agintaldian ustelkeriarik izan zela, eta zirutatu du ez duela Cerdanekin sekula negoziatu
2015 eta 2019 artean Nafarroako Gobernuko presidente izan zenak hiru orduko agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean.
Itxasok Otxandianori erantzun dio EH Bildu "hirigintza garapenaren eta eraikitzearen aurka" agertu dela udaletan orain arte
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteari dagokionez, azken hamar urteak "galdutzat" jo ditu EH Bilduk. Baieztapen horren aurrean, Etxebizitza sailburuak "bakoitzak bere erantzukizuna bere gain hartzeko" deia egin du astearte honetan. Denis Itxasok "proposamen zehatzak" eskatu dizkie indar politikoei.
Euskadik "bakearekin, demokraziarekin eta giza duintasunarekin" duen konpromisoa defendatuko du Pradalesek aita santuarekin izango duen bileran
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakaria Leon XIV.a aita santuarekin bilduko da asteazkenean Vatikanoan, eta, bertan, Euskadik "bakearekin, demokraziarekin, giza duintasunarekin eta justizia sozialarekin" duen konpromisoa defendatuko du.