Jaiak
2024/07/14 - 10:35
Azken entzierroa, iruditan
Miura ganadutegi ospetsuak eman die amaiera igande honetan 2024ko sanferminetako entzierroei, lasterketa arriskutsu eta zirraragarri batean.

2024/07/13 - 23:19
'Gaixoa ni' kantatu aurretik, bada aukerarik oraindik Iruñean festaren azken orduez gozatzeko
Azken entzierroa, San Ferminen Zortziurrena, Erraldoien agurra, Kulturen Kalejira eta su artifizialak izan ondoren, festa amaierako abestiaren txanda helduko da, eta horrekin amaituko dira 204 orduz etenik gabe ospatu diren sanferminak.
2024/07/13 - 18:36
Homizidio saiakera leporatuko diote Baionan gizon bat larri zaurituta uzteagatik atxilotutako gizonari
Ostegun gauean izan zen liskarra. Biktima, 58 urtekoa, oso larri dago, Jerome Bourrier Baionako fiskalak jakinarazi duenez. Biktima festatik etxera bueltan zen eta mozkor zegoen. Erasotzailea, aldiz, 39 urteko guadalupearra, ez zebilen festa giroan, baina aurrekari judizialak ditu indarkeriagatik.
2024/07/13 - 12:42
Sanferminetako eraso sexisten aurrean ''aski da'' oihukatu dute ehunka pertsonak
Ehunka pertsona bildu dira ostiral honetan Iruñeko Gazteluko plazan, sanferminetan izandako eraso sexistak gaitzesteko, eta emakumeen "eskubideen urraketa" salatzeaz gainera, erasoen aurrean herritarrek emandako erantzuna txalotu dute.
2024/07/13 - 08:33
Zazpigarren entzierroa, iruditan
Escolarren zezenen entzierroa azkarra eta jendetsua izan da, aurtengo arriskutsuenetakoa, eta eroriko eta kolpe ugari ikusi dira.
2024/07/12 - 13:54
Gizonezko bat garun-heriotza egoeran da Baionan, autobus geltokitik gertu izandako liskar baten ostean
Istilua ostegunean jazo zen, 21:00ak aldera, eta gizona berehala eraman zuten Baionako Ospitalera. Patrice Lanies hil eta ia urtebetera jazo da liskarra, biak Baionako jaien testuinguruan.
2024/07/12 - 10:23
Uztailaren 12ko entzierroa
Jandilla arriskutsuek adarkatu bat utzi dute entzierro azkar batean
2024/07/11 - 21:43
Palestinaren aldeko martxa egin dute peñek zezen plazarako bidean
Iruñeko 16 peñen gaurko kalejira berezia izan da. Palestina askea aldarrikatu dute eta Gazaren kontrako sarraskiari amaiera jartzea.
2024/07/11 - 19:57
Giro ezin hobea Baionako besten bigarren egunean, Haurren Egunean
Familiak gerturatu dira gaur eguerdian Leon Erregearen lehen iratzartzea ikustera. Txikien entzierroa eguneko beste protagonista nagusietako bat izan da.
2024/07/11 - 18:19
Sexu-eraso bat izan da Baionako besten lehen gauan
Prefekturak azaldu duenez, biktima larrialdi zerbitzuetan artatu dute. Bestalde, Itaia mugimendu feministak baieztatu duenez, festetarako espresuki jarritako babesgunean, beste bi emakumeren aurkako eraso fisikoak salatu dituzte.
2024/07/11 - 12:50
Gizon bat atxilotu dute sanferminetan 15 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita
Zehazki, Gaztelu Plazan adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik atxilotu dute.
2024/07/11 - 10:32
Domingo Hernandez Martinen ganadutegiko zezenen entzierroa
Domingo Hernandez Martin Salamancako ganadutegiko zezenek 2024ko jaietako lasterketarik azkarrena egin dute bere debutean.
2024/07/10 - 20:20
Herriko Giltzak plazara botata hasi dira Baionako Bestak
Normalean baino bi aste lehenago, eta sekula baino goizago, agertu da Leon erregea Baionako udalexeko balkoian. Baionarrei giltzak eman eta festa lehertu da. Txoriak-txori abestuz ongi etorria eman diete aurtengo festei eta bertakoak ez direnei ere gonbitea luzatu diete.
2024/07/10 - 12:22
Hiru pertsona atxilotu dituzte bart sanferminetan sexu erasoak egitea egotzita
Iruñeko Estafeta kalean adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik bi gizon atxilotu dituzte; hirugarrena, berriz, Gaztelu plazan neska bat lepotik hartu eta musu ematera behartzeagatik atxilotu dute.
2024/07/10 - 10:31
Fuente Ymbro ganadutegiko zezenen entzierroa
Cadizko Fuente Ymbro ganadutegiko zezenek laugarren entzierro bizkorra korritu dute, 2024ko sanferminetako azkarrena, 2 minutu eta 18 segundoko iraupenarekin.
2024/07/10 - 09:52
Albiste izango dira: Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak, Baionako bestak, eta NATOren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/09 - 16:56
Entzierro txiki jendetsua Iruñean
Ehunka haur entzierro txikian korrika egitera ausartu dira aurten ere. Santo Domingoko aldapan lasterketa ederrak ikusi ahal izan dira eta korrikalariren bat adarkatu dute.
2024/07/09 - 13:27
Eneko Anduezak 27 urte daramatza entzierroak korritzen: ''Pozoi hau behin sartzen denean ezin da atera''
Euskal sozialisten buruak adierazi duenez, lehenik osabarekin hasi zen entzierroetan parte hartzen eta gero lagunekin. Aitortu du sustoren bat izan duela 27 urte hauetan, baina berarentzat oso une hunkigarria dela.
2024/07/09 - 10:39
Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek entzierro azkarra egin dute
Madrilgo Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak izan dira sanferminetako hirugarren entzierroaren protagonistak. Entzierroa azkarra eta garbia izan da, korrikalarien lasterketa politekin.
2024/07/09 - 09:54
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen gidalerroak, sanferminak, eta Frantziako gobernu osaketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.