Kantabria
2025/04/26 - 10:50
Etxean egindako lehergailuak jaurti dituzte PSOEren Santanderko egoitzan, memoriaren aldeko ekitaldi batean
Kaputxadun batek etxean egindako lehergailuarekin betetako bi botila jaurti ditu, eta egoitzaren sarrera nagusian lehertu dira, zauriturik eragin gabe.
2025/04/24 - 16:16
Zuzendari eta langileen arteko bilera antzua izan da, eta Bridgestoneko langileek grebari eutsiko diote
Gaur langileek laugarren greba eguna egin dute. Ekoizpena etenda dago Basauriko Bridgestoneren lantegian eta jarraipena erabatekoa izaten ari da enplegu-erregulazioko espedientearen aurkako greba-deialdietan.
2025/04/16 - 18:17
Bi pertsona zauritu eta auto-ilarak sortu dira, Aste Santuko irteera operazioan
AP-8 autobidean pilaketak izan dira Irunen, Baionarako noranzkoan, baita A-1 autobian, Armiñonen, Burgoserako noranzkoan ere. Era berean, A-15 autobian, Andoainen, Iruñerako noranzkoan, ilarak izan dira. Bestalde, bi pertsona zauritu dira Olaberrian izandako istripuan.
2025/04/12 - 19:52
Kantabrian mendi-lasterketa batean ondoezik sentitu den Durangoko lasterkari bat helikopteroz eraman dute
Tresvisoko igoera korritzen ari zen Durangoko 33 urteko emakume bat da erreskatatutakoa, eta Santanderreko Valdecilla ospitalera eraman dute.

2025/04/01 - 21:39
Errege emerituak Kantabriako presidente ohia salatu du haren kontra "irainak" botatzeagatik
Juan Carlos Borboikoak adierazpenak jendaurrean aldatu ditzan eskatu dio Revillari, eta 50.000 euroko kalte-ordaina kalte moralengatik. Kantabriako presidente ohiak "lasai" dagoela esan du, errege emerituak iragarritako salaketa jasotzeko zain.
2025/03/28 - 21:37
Gazte bizkaitar batek mehatxuak eta irainak jasan ditu, Kantabriako erasotzaileekin nahastu dutelako
Lau adingabe ikertzen ari dira, Santanderreko Torres Quevedo institutuko ikaskide bat, desgaitasuna duen ikasle bat, jazartzeagatik. Kasualitatez, Kantabriako erasotzaileetako baten izen-abizen berdinak ditu 19 urteko gazte bizkaitarrak.
2025/03/28 - 10:58
Santanderko institutu bateko lau ikaslek garuneko paralisia duen ikaskide bat jo, iraindu eta umiliatu dute
Kantabriako Hezkuntza Kontseilaritzak eskola-jazarpenari aurre egiteko protokoloa aktibatu du eta espedientea zabaldu die lau erasotzaileei.
2025/03/16 - 09:28
Lau gazte hil dira autoarekin mendi-magal batean behera erorita, Kantabrian
200 metro inguruko mazela batetik erori dira, eta ibilgailuan zihoazen bidaiari guztiak hil dira, Madrilgo 21 urteko bi gizon eta bi emakume.
2025/03/02 - 20:32
100 euskal familiatik gora irtenaraziko dituzte Ajoko Las Arenas kanpinetik
Elkarretaratzea egin dute gaur, kanpineko zuzendaritzak "iruzur" egin diela salatzeko; izan ere, Kantabriako Justizia Auzitegi Nagusiaren epai irmo batek agindu du kanpinaren jarduna eteteko eta eraikuntzaren zati bat botatzeko, "lur ilegaletan" dagoela arrazoituta.
2025/02/28 - 10:06
Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu etxebizitzak lapurtzen espezializatutako talde bateko kide izateagatik
Etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde antolatu bat da, eta azken hilabeteotan Araban, Nafarroan, Kantabrian eta Asturiasen izandako dozenaka lapurretatan parte hartu izana leporatzen diote.
2025/02/26 - 23:57
Zerga Politikako Kontseiluak erkidegoen zorra barkatzea onartu du, PPren kontseilariak alde egin arren
Behin proposamena onartuta, Ogasun Ministerioak aldebiko bilerak abiatuko ditu erkidegoekin, zorren kopurua eta ezaugarriak "zehatz-mehatz" finkatzeko, eta, aldi berean, elkarrizketan hasiko dira talde parlamentarioekin, lege organikoa onartzeko.
2025/02/24 - 17:55
Erkidegoei 83.252 milioiko zorra barkatzea proposatu du Moncloak: Andaluzia eta Katalunia, onuradunenak
Tartean ez daude EAE eta Nafarroa, ez baitaude erregimen komuneko sisteman. Datorren asteazkeneko Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluan aurkeztuko du proposamena Espainiako Gobernuak.
2025/01/24 - 21:56
Konstituzionalak 26 asteko amatasun-baimena aitortu dio familia gurasobakarreko ama bati
Ohiko baimeneko 16 asteei beste 10 gehitu zaizkie, guraso biko familien kasuan bigarren gurasoak har ditzakeenen parekoak (jaio eta hurrengo 6 asteak alde batera utzita). Horrela, guraso bakarreko familietan jaiotako haurtxoekiko diskriminazioa saihesten da auzitegiaren arabera.
2024/12/27 - 13:44
1,3 milioi jarraitzaile dituen Castroko youtuber bat atxilotu dute, lehergailuak legez kanpo egiteagatik
Guardia Zibiliak atxilotuaren tailer klandestinoa desegin du. Konposatu leherkorrak eta su-eragileak fabrikatzen zituen, eta pausoz pauso erakusten zuen nola egin eta nola erabili. Bideo horiek guztiak tutorial gisa argitaratzen zituen, YouTubeko kanalean, ekarpen ekonomikoak ere eskatuz.
2024/12/17 - 13:39
Konstituzionalak tramitera onartu ditu PPren gobernuek eta Garcia-Pagek Amnistiaren aurka jarritako helegiteak
Halaber, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bideratutako konstituzioaren aurkako hiru auzietatik biri bide ematea erabaki du Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak.
2024/12/13 - 10:52
Sanchezek eta presidente autonomikoek migrazioa eta finantziazio eredua izango dituzte hizpide gaurko bileran
Eusko Jaurlaritzak eta Kanariar Uharteetako Gobernuak adingabe migratzaileen banaketa "orekatua, koordinatua, ordenatua eta bidezkoa" planteatuko dute, eta eta diru gehiago ematea "ahalegin handiagoa" egiten duten erkidegoeei. Hala ere, ez dirudi akordiorik lortzeko aukera handiegirik dagoenik.
2024/12/13 - 08:32
Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Presidenteen Konferentzia eta historiako Gabonik garestienak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/04 - 12:35
Bost urte eta bederatzi hilabeteko espetxealdia Suesan autoarekin hiru lagun hil zituen gizonarentzat
Epailearen aurrean akusatuak damua agertu du eta barkamena eskatu die hildakoen senideei. 73 urte zituen gertakarien unean, 79 km/h-ko abiaduran zihoan 50 km/h-ko gehienezko abiadura gune batean, eta baimendutako alkohol-tasa ia hirukoiztu egiten zuen.

2024/11/04 - 00:06
Astelehenean hasiko da Suesan autoarekin harrapatu eta hiru lagun hil zituen gizonaren aurkako epaiketa
Hildakoetako bi Sestaoko ama-semeak ziren. Akusatuak 73 urte zituen gertakarien unean, 79 km/h-ko abiaduran zihoan 50 km/h-ko gehienezko abiadura gune batean, eta baimendutako alkohol-tasa ia hirukoiztu egiten zuen. Gainera, sendagaien kontsumoaren eraginpean zegoen.
2024/10/26 - 13:59
Hiru pertsona hil dira Santanderren, gas leherketa baten ondorioz eraikin bat behera etorrita
Eraikin horretako eta aldameneko zortzi bizilagun ospitaleratu behar izan dituzte.