Zale ingelesak Gasteizen, Donostian eta Santanderren hotel bila dabiltza, Bilboko finalera joateko
Bederatzi egun falta dira Bilbok Europa Ligako finala hartzeko, eta segurtasun dispositiboaren xehetasunak prestatzen ari dira. Ekitaldi horretan jende ugari bilduko denez, Gasteizen, Donostian eta Santanderren ere izango du eragina. Erresuma Batuko 30.000 jarraitzaile iritsiko dira sarrera erosita, baina sarrera barik askoz gehiago heltzea espero da. Sarrera guztiak salduta, txartelak 1.000-4.000 euroan daude salgai birsalmentan.
Erresuma Batuko webguneek argi uzten dute jada, eta Europa Ligako finalerako bederatzi egun falta direnean, Bizkaiko hiriburuko hotelak ia beteta daude, eta eskaintza gutxi eta oso garestia da. Maiatzaren 21erako Bilboko hotelen okupazioa % 97koa da jadanik, eta egun horietarako eskaintzen diren logela apurrak gaueko 1.200 euro ingurukoak dira.
Hala ere, Joseba Goirigoilzarri Destino Bilbao hotel elkartearen ordezkariaren hitzetan, "hotelen eta apartamentuen prezioak igo egin dira, baina normaltasunaren barruan". "Booking.com webgunean ikusten ari garen salneurriak ez dira baliozkoak, hau da, ez dituzte hiriko prezioak islatzen, inondik inora ere", ziurtatu du. "Jendeak ez du edozer ordaintzen, jendea ez da ergela, badaki zer ordaintzen duen eta nola ordaintzen duen", gaineratu du.
Gauzak horrela, Donostia, Gasteiz eta Santander dira zale ingelesei eskaintzen zaizkien aukerak. Hala ere, Arabako hiriburuko hotelek ere % 97 inguruko okupazioa dute egun horietarako, eta Gipuzkoako hiriburukoek, berriz, % 94.
Bestalde, bidaia-agentziak Manchester United eta Tottenham Hotspur taldeetako milaka zaleak ekar ditzaketen charter hegaldiak lotzen ari dira. Hainbat autobusek jarraitzaile ingelesak Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Santanderreko aireportuetan hartuko dituzte, eta, ondoren, zaleen gunera (fan zone) eramango dituzte, Ametzolara eta Etxebarria parkera.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.