Kontsumoa
2022/10/08 - 17:22
Milaka herritar tarifa aldaketa eskatzen, gasa merkeago edukitzeko asmoz
Gutxiago ordaindu nahi dute herritarrek, eta ilara luzeak egin dira kontratu aldaketak egiten dituzten lekuetan.
2022/10/07 - 10:41
''Kontsumo jasangarria aldarrikapen bat da, bizimodu bat''
Andrea Arrizabalaga ETBko kazetariak produktu jasangarrien kontsumitzaile izateak dituen abantailen eta zailtasunen berri eman digu. Ziurtatzen du hasieran konplikatua dela, "baina behin ohituz gero, gutxiagorekin bizitzen ikasten duzu, besteak beste".
2022/10/07 - 08:30
Zer da moda jasangarria? Munduko bigarren industria kutsatzaileenak bide berriei ekin nahi die
Adele Orcajada Basque BioDesign Centerreko ikertzaileak biodiseinua, ingurumena eta kontsumo arduratsua oinarri dituen joeraren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2022/10/05 - 22:14
Espainiako Gobernua argindarraren prezio arautua kalkulatzeko sistema berri bat prestatzen ari da
Espainiako Gobernuaren kalkuluen arabera, formula berri horrek tarifaren aldakortasuna heren bat murriztuko luke. Azaroaren 7ra arte ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da.
2022/09/27 - 23:28
Hiru supermerkatu ezberdinetara joan gara erosketa egitera: non ote garestien?
Gure erredakzioko hiru kazetari erosketa bera egitera joan dira hiru herri eta supermerkatu ezberdinetara. Hau da emaitza.
2022/09/27 - 18:13
Getxo da erosketak egitean gutxien aurrezteko aukera ematen duen Estatuko bigarren hiria
OCUk urtero egiten duen txostenaren arabera, Bizkaiko udalerriko supermerkatuek 601 euro aurrezteko aukera ematen dute. Espainiako Estatuko batez bestekoa 1.000 euro ingurukoa da. Erosketa orga % 15,2 garestitu da, 34 urtean izandako prezioen igoera handiena.
2022/09/27 - 16:17
Azken 34 urteetan erosketa saskiaren prezioak izan duen igoerarik altuena izan da azken urtekoa
OCU kontsumitzaileen elkarteak iazko maiatzetik aurtengo maiatza bitartean 239 produkturen prezioak aztertu ditu, ia 1.200 supermerkatutan. Erosketa saskia osatzen duten produktuen prezioek inoizko igoerarik handiena izan dute, %15,2koa.
2022/09/26 - 14:47
OCDEk ohartarazi du Europa atzeraldi ekonomikotik gertu dagoela
Datozen hilabeteetan gas hornidura arazoek jarraituz gero, % 1,5eko atzeraldia espero da Espainian; % 0,7koa, Alemanian; % 0,6koa, Frantzian eta % 0,4koa, Italian.
2022/09/25 - 12:31
Turroiaren prezioa % 10 garestituko da aurtengo Gabonetan
Turroia ekoizten duten enpresek euren produktuen prezioa igoko dute, lehengaien eta energiaren garestitzeak bultzatuta. Dena dela, eskaria handitu da, eta iazko hiru milioi kilo baino gehiago ekoiztuko dute.
2022/09/20 - 16:00
Gasak % 5eko BEZa izango du urritik urte amaiera bitartean, % 21ekoa beharrean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iraila hasieran iragarri, eta gaur onartu du neurria Ministroen Kontseiluak. Jaitsiera urritik aurrera aplikatuko da, eta indarrean egongo da urtea amaitu arte. Dena dela, 2023an zehar ere luzatu daiteke jaitsiera hori, egoerak hala eskatzen badu.
2022/09/19 - 23:54
Antonio Garamendiren arabera, Yolanda Diaz "oker ari da" prezioak mugatzeko proposamenarekin
CEOEko presidentea ETB2ko '12 minutos' saioan izan da astelehen honetan. Haren aburuz, Euskadik posizio ekonomiko hobea dauka, "bere antolamendu industriala" tarteko.
2022/09/16 - 12:22
Garzon: "Erosketa orga merkatzea posible da; banaketa enpresek bat egin beharko dute lehenago edo geroago"
Espainiako Gobernuko Kontsumo ministroak nabarmendu duenez, banaketa enpresa handiei eskatu dietena da euren mozkin "oso altu" horiek "apaltzea", familien mesedetan.
2022/09/16 - 12:14
Alberto Garzón: ''Banatzaile handiek oso marjina handiak dituzte, eta horiek moderatu daitezke''
Alberto Garzon Espainiako Gobernuko Kontsumo ministroak azpimarratu du saskiaren prezioa mugatzea "posible" dela, eta ziur agertu da banatzaile handiek "lehenago edo beranduago" bat egin beharko dutela ekimen horrekin.
2022/09/12 - 23:10
Tapiak gizarte bonu bat proposatu du, "gaizkien pasatzen ari diren pertsonentzat"
Sailburua gizarte bonu baten alde azaldu da, ekoizleei eragin diezaieken prezioen mugatzearen aurrean. Neurriak "beste modu batera" ezar daitezela proposatu du, ez dadin lehen sektorea izan "egoera honetako jasailea".
2022/09/12 - 22:27
Carrefourren 30 euroko erosketa saskia: oliba oliorik eta elikagai freskorik gabe, baina txokolate zuriarekin
Zerrenda osatzen duten 30 produktuak Carrefour markakoak dira, tartean, ilarrak, oilasko salda edo arto kontserbak, pikillo piperrak, barrengorri xerratuak eta albondigak saltsan.
2022/09/12 - 21:36
Enpresa banatzaile handien arabera, prezioei muga jartzeak merkatua desitxuratzen du
Banaketaren patronalak Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordearekin elkartu dira astelehen honetan.
2022/09/08 - 16:58
Oinarrizko prezioak urtarrilera arte mugatzea eskatu diete kate handiei Yolanda Diazek eta Alberto Garzonek
Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Lan ministroak eta Kontsumo ministroak egindako proposamenaren helburua da familiak babestea, kontuan izanik inflazioaren eragina. Neurria Gabonak amaituta indargabetuko litzateke.
2022/08/12 - 17:30
Brent upelaren prezioak behera egin duen arren, hori ez da erritmo berean islatzen erregaien prezioan
Erregaiaren prezioak behera egiten jarraitzen du, baina oraindik ere garestia da. Hala diote EITB Mediak elkarrizketatu dituen hainbat kontsumitzailek.
2022/08/12 - 11:36
Espainiar Estatuko KPIa % 10,8an kokatu da, azken 38 urteetako tasarik altuenean dagoela baieztatuta
Euskadin, urte arteko behin betiko KPIa % 10,5ekoa da, eta prezioek % 0,1 egin dute behera ekainarekin alderatuta. Urte arteko KPIan izandako igoeraren arrazoia da, bereziki, etxebizitzak, garraioa eta elikagaiak garestitu egin direla.
2022/08/11 - 19:30
Nola dakit kontratatutako argi-potentzia egokia den nire etxerako?
Murrizten dugun kW bakoitzeko 3 euro aurreztu ditzakegu hilean. Baina etxe bakoitza kasu bat da, eta garrantzitsua da jakitea ea benetan badugun hori egokitzeko tarterik. Adituen arabera, erantzuna fakturan bertan dago.