Espainiako Gobernua argindarraren prezio arautua kalkulatzeko sistema berri bat prestatzen ari da
Espainiako Gobernua sistema berri bat prestatzen ari da argiaren tarifa arautua kalkulatzeko. Erabiltzaile ahulenek eta familia ugariek dute tarifa hori gehienbat. Xedea azken hilabeteetan izandako igoerak saihestea da.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak jakitera eman duenez, Espainiako Gobernuak, egun jakin bati erreferentzia egingo dion prezio bat finkatu beharrean, hiru denbora-erreferentzia ezberdin hartzea nahi du: bata hilekoa, bestea hiruhilekoa eta bestea urteko batez bestekoa.
Erreferentzia horiek modu desberdinean neurtuko dira (% 10 hilekoa, % 36 hiruhilekoa eta % 54 urtekoa) batez bestekoak kalkulatzeko; horrela, urteko batez bestekoak pisu handiagoa izango du, eta horri esker, egonkortasuna emango zaio prezioari, eta horren gorabeherak leundu egingo dira.
Espainiako Gobernuaren kalkuluen arabera, formula berri horrek tarifaren aldakortasuna heren bat murriztuko luke. Azaroaren 7ra arte ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da.
Horrela, prezio merkeenaren eta garestienaren arteko aldea % 27ra iristen da orain egunean zehar; sistema berriarekin, ehuneko hori % 17ra jaitsiko litzateke, eta hileko aldea, berriz, egungo % 23tik % 16ra.
Tarifa arautua, herrialdeko kontsumitzaileen % 35ek (bederatzi milioi) ordaintzen dutena, Argindarraren Merkatu Iberikoan (MIBEL) erregistratzen diren eguneroko prezioen arabera indexatuta dago, eta, horren ondorioz, kontsumitzaileek gorabehera posibleen eraginpean daude, Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik gertatu den bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.