Langabezia

2023/03/19 - 18:07
Hamarretik hiru harategik ateak itxi behar izan ditu azken urteotan harakin faltagatik
Sektorea krisian dago langilerik eta belaunaldi-erreleborik ez dagoelako. Lanbideak ez du lortzen profesional berriak erakartzea, baina, lan aukera handiak eskaintzen ditu. Bi gauza dira beharrezkoak: ikasteko gogoa eta lanbidea erakusteko prest den norbait.

2023/03/16 - 13:52
EAEko ekonomia espero baino gutxiago haziko da aurten, % 1,5, eta % 2,1, 2024an
Jaurlaritzak urrian egindako aurreikuspenak apaldu ditu, baina "baikortasun apur" bati eutsita. Enpleguari dagokionez, bi ekitaldietan 10.000 enplegu sortuko direla eta langabezia tasa % 8ren ingurura jaitsiko dela zehaztu du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak.
2023/03/06 - 15:49
EAEko ekonomiak pandemia aurreko maila berreskuratuko du aurten, eta Nafarroak gainditu egingo du
Gainera, EAEko eta Nafarroako ekonomiak % 1,4 haziko dira aurten, Espainiako Estatuko batezbestekoaren gainetik.

2023/03/05 - 08:03
Ikasketa gehiagorekin, aukera zabalagoa eta lanpostu hobea al dute emakumeek?
Emakumeak enplegatuen ia erdia dira. Unibertsitate ikasketak derrigorrezko dituzten 10 lanpostutik 6 eurek dituzte. Baina, era berean, oinarrizko enpleguetan ere nagusi dira (% 65), azken hamarkadan % 6-8 puntu jaitsi bada ere.

2023/03/02 - 11:47
Jaurlaritza: ''Mehatxuek etenik ez duten arren, gure enpresek kontratatzen jarraitzen dute''
Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak adierazi duenez, "adierazle guztien arabera, mehatxuei erantzuteko beste modu bat finkatzen ari da, eta enplegua da gaur egun jarduera ekonomikoaren daturik sendoena".
2023/03/02 - 10:00
Langabeziak behera egin du EAEn, 609 langabe gutxiagorekin; gora, berriz, Nafarroan, 366 langabe gehiagorekin
Urte arteko datuari dagokionez, 3.519 dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan dauden langabeak, 112.296 guztira.
2023/03/02 - 09:17
Albiste izango dira: EITB Maratoiaren ikerketa proiektuak, efemeride feministak eta otsaileko langabezia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/02 - 13:34
Urtarrilean 2.495 langabe gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan iazko urtarrilean baino 3.039 langabe gutxiago daude. Nafarroan ia 400 langabe gehiago zenbatu dituzte, baina datuak neurtzen hasi zirenetik urtarrilean inoiz izan den igoera txikiena da.

2023/02/02 - 08:42
Albiste izango dira: Urteko lehen saioa Legebiltzarrean, interes tasak berriro gora eta urtarrileko langabezia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/01/26 - 10:44
Nafarroan % 1,8 igo da enplegu tasa 2022an, eta EAEn % 0,8 jaitsi da
Euskal Autonomia Erkidegoan 1.900 pertsona gehiago (% 2,13) zeuden lanik gabe urte amaieran. % 8,66ko langabezia tasa zuen, horrenbestez, EAEk 2022 bukaeran.

2023/01/20 - 11:11
EAEk % 8,4ko langabezia tasarekin amaitu du 2022a, azken urtean puntu eta erdi behera eginda
Azken urtean okupatutako pertsona kopuruak gora egin du (17.100 gehiago), eta behera, ostera, langabeen kopuruak (15.000 gutxiago). Hala ere, hirugarren hiruhilekotik laugarrengora langabezia tasa puntu eta erdi igo da.
2023/01/20 - 08:46
Albiste izango dira: San Sebastian Eguna, 2022ko langabezia datua eta NATOren goi-bilera Alemanian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/10 - 15:45
Artisten sektoreak langabezia prestazioak jasotzeko erraztasunak izango dituela iragarri ditu Espainiak
Espainiako Gobernuak urratsak eman ditu Artisten Estatutuan; hau da, artista zein teknikariek euren lan baldintzak hobetzeko eskakizun historikoan. Nobedaderik garrantzitsuena da, 60 egun kotizatuta ere, prestazioa jasotzeko aukera izango dutela sektoreko langileek.
2023/01/10 - 15:40
Kultura eta arte sektorerako langabeziagatiko lehen prestazio berezia onartu dute
Neurriak 70 000 afiliatu ingururi eragin diezaieke, gaur egun artista gisa Erregimen Orokorrean nahiz Langile Autonomoen Erregimenean sartuta daudenei alegia.
2023/01/03 - 15:18
Afiliazio marka EAEn, abenduan
Euskadiko lan-merkatuak urtebete lehenago baino 14.055 afiliatu gehiago izan ditu Gizarte Segurantzan 2022an. Guztira 994.077 afiliatu daude eta igoera % 1,43ko izan da.

2023/01/03 - 14:50
Langabezia % 3,5 jaitsi zen abenduan EAEn, eta % 1,3 Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan iazko abenduan baino 4.047 langabe gutxiago zeuden; Nafarroan, 416 gutxiago. 2.837.653 langabe zeuden Espainiako Estatuan 2022. urtearen amaieran, 2007tik izandako kopururik txikiena.
2023/01/03 - 12:33
Euskadi erronkei aurre egiteko indartsu dagoela uste du Jaurlaritzak
Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuaren hitzetan, "abenduak erakutsi du, beste behin ere, Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikoaren bidea zuzena dela".
2023/01/03 - 09:01
Albiste izango dira: Abenduko enplegu datuak, Barakaldoko hilketa saiakera eta okindegien protesta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/12/02 - 13:07
Zeintzuk izan dira asteko albisterik nabarmenenak?
2022ko azaroaren 28ko asteko albiste garrantzitsuenak bideo honetan jaso ditugu.

2022/12/02 - 12:54
Langabezia igo arren, Nafarroako lan merkatuaren ''egoera positiboa'' da, Maezturen arabera
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuko buruak nabarmendu duenez, Foru Erkidegoan "inoiz baino jende gehiago dago lanean", azaroan langabezia apur bat igo den arren.