Libano
2024/11/26 - 08:30
Su-etena adostear dira Israel eta Hezbollah Libanon
Israelgo enbaxadoreak baieztatu duenez, negoziazioak aurreratuta daude. Ameriketako Estatu Batuek akordiorako proposamena egin zuten, eta gaur Israelen Segurtasun Kabinetea bilduko da dokumentuari oniritzia emateko.
2024/11/23 - 22:53
Gutxienez 20 lagun hil ditu Israelek Beiruten, zortzi pisuko etxebizitza eraikin baten kontrako erasoan
Erasoan 50 pertsona baino gehiago zauritu dira. Israelgo Armadak esan du Hezbollahko kideak ezkutatzen diren bunkerrak suntsitzeko bota dituela bonbak, aste honetan laugarrenez.
2024/11/23 - 12:17
Israelek gutxienez 25 pertsona hil ditu Gazan, tartean sei haur, azken erasoetan
Gainera, Israelen droneek Kamal Adwan ospitaleko argindar sorgailua eta ur eta oxigeno biltegiak suntsitu dituzte. Libanon, 3.600 baino gehiago dira hildakoak.
2024/11/17 - 22:35
Beiruten aurkako eraso oldea egin du Israelek, eta Hezbollahren komunikazio arduraduna hil du
Libanoko Osasun Publikoko Ministerioak adierazi duenez, pertsona bakarra hil da eraso horretan, hots, Afif komunikazio burua, eta hiru lagun zauritu dira.
2024/11/13 - 12:58
Israelgo Armadak osasun-zentro bat bonbardatu du Beirut hegoaldean
Beirut hegoaldeko auzoetan kokatutako hainbat helburu bonbardatu dituzte Israelgo indarrek asteazken goizaldean, besteak beste, osasun-zentro bat.
2024/11/10 - 20:33
50 pertsona baino gehiago hil ditu Israelek Libanon azken 24 orduetan egindako erasoetan
Israelek Sirian ere egin ditu erasoak igande honetan, eta gutxienez 7 pertsona hil eta 20 zauritu dira Damaskoko auzo baten aurkako erasoetan.
2024/11/10 - 19:17
Netanyahuk aitortu du irailean Libanon bilagailuak erabiliz egindako erasoak Israelek egin zituela
Hasiera batean eraso informatiko batekin lotu zituzten irailaren 17an eta 18an Libanon izandako leherketak, baina AEBko funtzionarioek baieztatu dute Israelgo inteligentzia zerbitzuek lehergaia ezkutatu zutela Libanora bidalitako 3.000 bilagailutan.
2024/11/03 - 20:56
52 herrialdek NBEri eskatu diote Israeli armak eta munizioa blokeatzea
Liga Arabiarrak, Islamiar Kooperazioaren Antolakuntzak eta 52 herrialdek babestu dute Turkiaren ekimena. Herrialde gehienak arabiarrak eta islamiarrak dira: Hegoafrika, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Nikaragua, Norvegia, Errusia, Senegal, Txile, Venezuela, Vietnam eta Zimbabwe.
2024/11/02 - 21:17
71 pertsona hil eta 169 zauritu dira Libanon azken 24 orduetan Israelen erasoen ondorioz
Era berean, dozenaka pertsona hil dira Gazan azken orduotan eta lur azpiko arma fabrika bat ere txikitu dute Israelgo Armadak egindako erasoetan.
2024/11/01 - 20:12
Israelek Baalbek hiri historikoa gogor erasotu du, bere ondare erromatarra mehatxatuz
Eguzkiaren Hiria izenez ezaguna, Libano ekialdeko Baalbek historikoak Israelen lehen ebakuazio-agindua jaso du aste honetan. Israelek areagotu egin ditu zonaldearen aurkako bonbardaketak, eta munduko aztarna erromatar garrantzitsuenetako batzuk mehatxatu ditu.
2024/10/31 - 21:15
Gutxienez 45 pertsona erail ditu Israelek Libanon azken 24 orduetan egindako erasoetan
Najib Mikati Libanoko lehen ministroak salatu du Israelek Libanoko hegoaldean eta ekialdean emandako dozenaka herrien ebakuazio-aginduak "gerra krimena" direla, biztanleria zibila indarrez mugitzera behartzen baitute.
2024/10/27 - 09:54
Israelek 100 pertsona baino gehiago hil ditu Libanon eta Gazako Zerrendan azken 24 orduetan
Israelgo Defentsa Indarrek adierazi dute Hezbollahko eta Hamaseko "terroristak" zirela guztiak. Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi duenez, "Gaza iparraldeko herritar guztiak daude hiltzeko arriskuan".
2024/10/22 - 20:15
Israelek egindako bonbardaketa batek etxebizitza eraikin bat erabat suntsitu du Beiruten
Israelek egindako bonbardaketa batek Beiruteko hegoaldeko Tayouneh auzoko hamar bat solairuko eraikin bat behera etorrarazi du, Libanoko hiriburuaren aurkako eraso batean.
2024/10/22 - 08:21
Sirenak entzun dira Tel Aviven, Libanok hainbat misil jaurti ondoren
Israelgo Armadak jakinarazi du Libanok hainbat misil jaurti dituela, eta horregatik sirenak entzun dura herrialdearen erdialdean eta iparraldean, Tel Aviven besteak beste.
2024/10/19 - 20:15
Israelek Libano eta Gaza bonbardatzen jarraitzen du, dozenaka hildako utzita
Gutxienez 36 pertsona hil dira eta 204 zauritu dira azken bi egunotan Israelek Libanon egin dituen erasoetan. Gazan, berriz, gutxienez 32 dira hildakoak eta 70 inguru zaurituak azken 12 orduotan.
2024/10/16 - 22:24
Israelek berriro eraso dio NBEk Libanon duen misioari, zaintza-dorre bati, zehazki
Gainera, Israelgo Armadak 138 aire-eraso eta bonbardaketa egin ditu azken 24 orduetan Libanoko hainbat tokitan, batez ere herrialdearen hegoaldean. Horietako batean, Nabatiyen, gutxienez 16 pertsona hil dituzte, tartean bertako alkatea. Erasoak udaletxea jo du.
2024/10/14 - 00:25
UNIFILen Libanoko base batean take bat sartu izana onartu du Israelek
51 libanoar hil dira eta 67 zauritu Israelen, Hezbollahren eta Israelen arteko liskarretan. Hezbollahko miliziek "giza ezkutu" gisa erabiltzen dituztela iritzita, UNIFIL Nazio Batuen Libanorako Behin-behineko Indarrak handik ateratzeko eskatu dio Netanyahuk NBEri.
2024/10/13 - 20:25
Bakea nahi duela berretsita, Iranek ohartarazi du "gerrarako prest" ere badagoela
"Ez diogu gerrari beldurrik, baina ez dugu nahi gudarik, bakea nahi dugu, eta horren alde egingo dugu, bai Gazan eta baita Libanon ere", nabarmendu du Atzerri ministroak.
2024/10/12 - 22:11
NBEk Libanon duen misioaren aurka egindako erasoak salatu dituzte hainbat herrialdek
"Irmoki salatzen ditugu UNIFILen kontrako erasoak. Ekintza armatu horiek berehala gelditu behar dituzte, eta behar bezala ikertu", ohartarazi dute komunikatuan.
2024/10/12 - 20:16
Gutxienez 26 pertsona hil eta 114 zauritu dira azken 24 orduotan Israelek Libanon egindako erasoetan
Libanoko hainbat puntu bonbardatu ditu Israelek, eta gutxienez 26 pertsona hil dira eraso horietan. Israelen ofentsiba hasi zenetik, 2.255 pertsona hil dira herrialdean.