Zein da Libanoren egoera Israelen erasoaldia eta urtebetera?
Herrialdeak Israelen erasopean jarraitzen du, eta berreraikuntzarako dirurik gabe, duela urtebete Israelen aldetik jasan zuen aire-kanpainaren ondoren.
Israelekin hasitako gatazka piztu eta urtebetera, Libano erabat murgilduta dago Hezbollah taldea desegiteko, Estatuak besterik ez izan dezan "gerrari eta bakeari" buruz erabakitzeko ahalmena. Bitartean, Israelen erasopean jarraitzen du, eta kalteak obideratzeko sosik gabe.
2024ko irailaren 23an, Israelek aurrekaririk gabeko aireko erasoaldia hasi zuen Libanoren aurka, eta 4.000 hildako eta 16.000 zauritu utzi zituen.
Erasoaldian Libano hegoaldea inbaditu zuten, eta 1,2 milioi pertsona baino gehiago lekualdatzera behartu; azaroaren 27an lortu zuten su-etena adostea.
Ordutik zer gertatu den eta urtebete geroago egoera nola dagoen ulertzeko gako batzuk, hemen:
1. Erasoek etenik ez: Gerra duela ia hamar hilabete "amaitu" bazen ere, Libano intentsitate txikiko gatazkan murgilduta dago oraindik, eta Israelgo Indarrek behin eta berriz adierazten dute Hezbollah berpiztea saihesteko eta haren presentzia armatua amaitzeko beharra.
Talde xiitako ustezko kideen aurkako drone-bonbardaketa selektiboak ohikoak dira, eta azpiegitura eta arma-biltegien aurkako erasoak ere jasaten dituzte. Joan den astean bertan, Libano hegoaldeko bost herri bonbardatu eta ebakuatzera behartu zituen Israelek.
Atzo bertan, tripulaziorik gabeko hegazkin batek bost pertsona hil zituen, hiru haurrak ziren, Bint Jbeileko errepide batean, hegoaldean.
2. Aldaketa politikoa: Su-etenaren ondoren, Libanok amaiera eman zion bi urtetik gorako hutsune instituzionalari, eta, azkenean, Joseph Aoun aukeratu zuen presidente, eta Nawaf Salam, lehen ministro. Estatuaren agintea herrialde osora hedatzeko proposamenarekin iritsi ziren biak agintera.
Testuinguru horretan, armak soilik Segurtasun Indar ofizialen eskuetan egotea nahi dute. Hala, abuztuan herrialdean dauden fakzio palestinarrak desarmatzeko prozesu bat hasi zen.
3. Hezbollahren armagabetzea: Helburu hori bete ahal izateko egiteke dagoen lanik handiena Hezbollahren armagabetzea da; izan ere, hilabete luzez egon zen prozesua geldirik, mugimendu xiiak ez zuelako nahi, eta Aounek euren borondatez armagabetzea bilatzen duelako, barne-gatazkak saiheste aldera.
Azkenean, joan den hilean, Ministroen Kontseiluak desarmerako plan bat prestatzeko eskatu zion Armadari. Plan hori faseka ezarriko du erakunde militarrak, bere gaitasunetan oinarrituta eta planaren zatirik handiena urtea amaitu baino lehen osatuko dela aurreikusita.
Gerran agintari ia guztiak galdu ondoren, Hezbollahk armak uzteari uko egiten jarraitzen du Israelen mehatxuak hor jarraitzen duelako.
4. AEBren esku-sartzeak: Armagabetzea gauzatzeko aurrerapausoak Washingtonen presioek hauspotuta gauzatu dira. Etxe Zuriak bitartekari lana egin zuen su-etenerako akordioan, baina Hezbollahk Israelen mesederako lan egitea egozten dio.
Duela hilabete eskas, NBEren Segurtasun Kontseiluak Libanoko bake misioaren amaiera 2026ko abendurako deklaratzea lortu zuen AEBk, Israelek nahi zuen moduan.
Askoren ustez, Hezbollah Iranekin dauden negoziazio zabalagoetan murgiltzen hasia da, horixe baita talde xiiaren babesle nagusia.
5. Berreraikuntzarik gabe: Aireko erasoalditik urtebete betetzear dela, oraindik ez dira hasi Libano hegoaldeko mugako herri suntsituenetako bakar bat ere berreraikitzen, Libanoko Estatua nazioarteko laguntzaren zain baitago oraindik.
Washingtonek proposatu du Israelgo mugan eremu ekonomiko bat sortzea, eta Irango finantziazioa Golkoko herrialdeen inbertsioarekin ordezkatzea. Bien bitartean, ez dute bertan laguntza sartzen uzten, horrek Hezbollah desarmatzera behartu dezakeela iritzi baitiote.
6. Armada, ahulduta: Azken urteko aldaketarik handiena talde xiitak hegoaldeko eskualdean jarduera armatua bertan behera uztea eta Libanoko Armadako 8.000 soldadu inguru hara hedatzea izan da.
Hala ere, AEBren laguntzak gorabehera, Libanoko tropek ez dute armamentu astunik, eta baliabide eta langile eskasia handia ere badute. Pentsatzekoa da nazioarteko komunitateak laguntza emango diola, eta horren gainean hitz egingo dute laguntzaileen hurrengo konferentzietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.