Loteria
2024/03/29 - 11:40
Loteria Nazionalaren lehenengo sariaren zati bat Gasteizen saldu dute
Dezimoko 30.000 euro egokitu zaie 18.340 zenbakia dutenei.
2024/01/06 - 16:55
Loteria irabazlea, Oion: ''Ehun dezimo erosten ditut, 00tik 99ra, eta lehen saria egokitu zait''
Oionen (Araba) saridun bat izan da Erregetako loterian, eta horrela azaldu du loteriako dezimoak nola erosten dituen.
2024/01/06 - 15:38
Erregetako loteriak 3 milioi euro baino gehiago utzi ditu Euskadin
Lehen (94974) eta hirugarren (57033) sariak Laudion, Oionen, Leioan, Plentzian, Lasarte-Orian, Errenterian, Hondarribian, Donostian eta Zarautzen egokitu dira.
2024/01/06 - 15:05
Leioak eta Laudiok 4 milioi euro banatu dituzte Erregetako loteriaren lehenengo eta hirugarren sariekin
Artea merkataritza-zentroan, Leioan (Bizkaia), bi milioi euro baino gehiago banatu dituzte Erregetako loteriaren saritan, eta beste hainbeste Laudion, La Casa de Resa loteria-administrazioan.
2024/01/06 - 13:37
94974 zenbakia, 2024ko Erregetako loteriaren sari potoloa
Lehenengo sariari 2 milioi euro dagozkio serie bakoitzeko; bigarren saria 89634 zenbakiari egokitu zaio (750.000 euro serie bakoitzeko), eta hirugarrena, 57033 zenbakiari (250.000 euro serie bakoitzeko).
2024/01/05 - 12:53
EAEn batez beste 23,54 euro jokatu dituzte 2024ko Erregetako loterian; Nafarroan, 14,48 euro
Hego Euskal Herriko biztanleen artean, bizkaitarrek jokatu dute gehien (30,27 euro), arabarrek (18,35), gipuzkoarrek (15,26) eta nafarrek (14,48) baino gehiago. Zozketa 12:00etan hasi da, eta saritutako zenbakiak eitb.eus-en kontsultatu ahal dira.
2023/12/22 - 17:39
Gabonetako Loteriak 15.681.000 euro utzi ditu Hego Euskal Herrian, oso banatuta
Sari potoloak (88008) 4,8 milioi euro eraman ditu Gipuzkoara, gehiena Zarautzera, eta 2,4 milioi Bizkaira. Bosgarren sari batek (57421) 5,4 milioi banatu ditu Bilboko Ledesma kalean.
2023/12/22 - 15:31
Gabonetako Loteriaren sari nagusiak 3,2 milioi euro banatu ditu Zarautzen
Guztira 8,8 milioi euro utzi ditu Gabonetako Loteriaren sari 'potoloa'k Euskal Herrian, eta horietako zati handiena Zarautzi egokitu zaio: 3,2 milioi euro. Izan ere, bertan 8 dezimo saldu dituzte.
2023/12/22 - 14:04
Bigarren sariak (58303) 125.000 euro banatu ditu Gasteizen
Gasteizko Duque de Wellington kaleko loteria administrazioan bigarren sariaren dezimo bat saldu dute.
2023/12/22 - 13:52
Getxoko 6. administrazioak 900.000 euro banatu ditu 01568 zenbakiarekin
Getxoko 6. administrazioak 900.000 euro banatu ditu 01568zenbakiarekin, Gabonetako Loteriaren Zozketa Bereziaren bosgarren sarietako batekin. Bilbon eta Leioan ere zortea banatu du zenbaki honek.
2023/12/22 - 13:29
Gabonetako Loteriaren hirugarren saria (31938), Alacantera
Piarren saldu da osorik, eta 50.000 euro banatuko dira dezimo bakoitzeko.
2023/12/22 - 13:27
57421 zenbakiak 5.400.000 euro utzi ditu Bilbon, 90 serie salduta
Hauek dira bosgarren sariak jaso dituzten zenbakiak: 544274, 45353, 88979, 92023, 01568, 86007, 57421 eta 37038. Dezimo asko saldu dira Euskal Herrian. Getxon 86007aren 15 serie saldu dira.
2023/12/22 - 13:26
Bilboko Ledesma kaleko loteria administrazioak 5,4 milioi euro banatu ditu
Bilboko erdialdeko Ledesma kaleko loteria administrazioak Gabonetako Loteriaren bosgarren sarietako baten (57421 zenbakia) 90 serie saldu ditu, eta, ondorioz, 5.400 000 euro banatu ditu. Saritutako dezimo bat atzo arratsaldean saldu zen.
2023/12/22 - 13:18
93361 eta 41147 izan dira laugarren sariak, eta ez dute dirurik utzi Hego Euskal Herrian
93361 zenbakia Alacanten, Sevillan eta Valentzian saldu dute, eta, 41147 zenbakia, Bartzelonan eta Salamancan. Laugarren sariak 20.000 euro banatzen ditu dezimoko eta 1.000 euro, jokatutako euro bakoitzeko.
2023/12/22 - 12:26
Bilboko Azcarreta loteria administrazioak bi bosgarren sari saldu ditu
Azcarreta loteria administrazioak 66.000 euro banatu ditu gaur goizean bi bosgarren sarirekin. 45353 eta 88979 zenbakiak dira sarituak.
2023/12/22 - 10:29
2023ko Gabonetako Loteriaren zozketa
2023ko Gabonetako Loteriaren zozketak utzitako irudi batzuk.
2023/12/22 - 09:00
Albiste izango dira: Gabonetako Loteriaren zozketa, EAEko Aurrekontuak eta Ziburuko istripua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/22 - 06:00
Gabonetako loteriak 2.590 milioi banatuko ditu saritan, iaz baino 70 milioi gehiago
EAEn, batez besteko gastua 82 eurokoa da, eta 58 eurokoa, Nafarroan. Hala, xahututakoaren zati bat berreskuratzen saiatuko dira herritarrak, eta iazko moduan, zortea alde izaten. Izan ere, sari potoloak 4,4 milioi utzi zituen Bilbon, eta dezimo bana saldu ziren Azkoitian, Cordovillan eta Iruñean.
2023/12/21 - 15:51
Partekatutako dezimoak whatsappez bidaltzea ez da nahikoa... zein da modurik egokiena?
Gero eta ohikoagoa da dezimoak lagun-taldean edota senitartekoen artean erostea, eta zenbakiak partekatzea. Ez da nahikoa, baina, zenbakia whatsappez bidaltzea saria kobratzerako orduan arazoak sahiesteko.
2023/10/21 - 00:42
Bilbotar batek 1,1 milioi euro irabazi ditu Bonolotoarekin
Konbinazio irabazlea hau izan da: 2, 7, 9, 23, 24, 42; osagarria, 14, eta dirua atzera, 8.