Loteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loteria Nazionalaren lehen sariak 5 milioi euro banatu ditu Barakaldon

84.501 izan da zenbaki saritua. Zenbaki horren ia dezimo guztiak saldu dituzte bertan, eta 60.000 euroko saria irabazi du horietako bakoitzak.
20240413195954_loteria-lutxana_
18:00 - 20:00
Ibai Fernandez, administrazioko jabea: ''Oso pozik nago saria auzoko ezagunen artean banatu dudalako''

Gaur, apirilak 13, Loteria Nazionalaren lehen saria ia osorik egokitu da Barakaldoko Lutxana auzoan, Buen Pastor kaleko 17. administrazioan saldu baitute. Hain zuzen ere, 5 milioi eurotik gora banatu dituzte bertan.

84.501 izan da zenbaki saritua.

Zenbaki horren ia dezimo guztiak Barakaldon saldu dituzte, eta 60.000 euroko saria irabazi du horietako bakoitzak. Horixe kontatu dio Radio Euskadiri administrazioaren jabe Ibai Fernandezek. "Ia dena geneukan salduta, 85-90 bat dezimo", adierazi du.

Albistea pozez hartu dutela esan ostean, Fernandezek nabarmendu du auzoko jaiak ospatzen ari direnean iritsi dela saria Lutxanara.

Saltzailearen hitzetan, ez daki ziur, baina bertako bizilagunak izango dira seguruenik saritu gehienak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X