Madril
Kaosa, tentsioa eta ilarak, Barajaseko pasaporteen kontrolaren sarreran
Espainiako Barne Ministerioak azaldu du dagoeneko konponduta dagoen "arazo informatiko puntual" baten ondorio izan dela. Oso denbora-tarte txikian hainbat hegaldi pilatu dira, eta ehunka bidaiarik hegaldiak galdu dituzte.
Cerdanek epailearen galderei erantzun beharko die astelehenean, UCOren txostenaren ostean
10:00etarako jarri diote hitzordua. Ikusmin mediatiko handiaren erdian agertuko da Santos Cerdan Auzitegi Gorenera, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO) ekainaren 12an egindako txostena eta Jose Luis Abalos ministro ohiarekin eta haren aholkulari ohi Koldo Garciarekin batera egindako audioak publiko egin zirenetik gertatutakoek harrabotsa sortu baitute.
Hilketa matxista: gizon batek bikotekidea hil du Getafen
Gertakariak Madrilen jazo dira. Bizilagunek Poliziari ohartarazi diotenez, gizonezko bat oihuka ari zen, emaztea hilko zuela ohartaraziz.