María Chivite
2025/03/03 - 16:44
Nafarroako Gobernuak helegitea jarriko du 'Manada'ko bi kideri zigorra murriztearen aurka
Nafarroako Auzitegiak 15 urtetik 14 urtera jaitsi zizkien zigorrak sanferminetako talde bortxaketan parte hartu zuten bost gizonetako biri, 'soilik bai da bai legea' deiturikoa baliatuta.
2025/02/14 - 18:13
Nafarroako Gobernuak eta UPNk Sarrigurenerako etxebizitza plan bana aurkeztu dute, egun berean
Gobernuak iragarri du 4.000 etxebizitza babestu eraikiko direla udalaz gaindiko eragin-planaren bidez. 5.000 etxebizitzako beste plan bat proposatu du UPNk, erdiak babestuak. Sarriguren duela 20 urte sortu zen, eta egun 16.000 biztanle ditu; bi proiektu horiek ia bikoiztu egingo lukete biztanleria.
2025/01/29 - 20:01
Chivitek PSNko idazkari nagusi izaten jarraituko du
Nafarroako Alderdi Sozialista gidatzeko hautagaitza bakarra izan da.
2025/01/27 - 17:51
Maria Chivitek nabarmendu du Nafarroan saltzen diren ''bost ibilgailutik ia bat'' elektrifikatuak direla
Chivitek nabarmendu du "Nafarroan orain arte egin den inbertsiorik handiena" Volkswagenen lantegi berria dela. Adierazi du industria indartsua eta kalitatezko enplegua sortzeko bat datorrela Espainiako Gobernuak jasangarritasunaren eta elektrifikazioaren alde egindako apostuarekin.
2025/01/21 - 11:39
Maria Chiviteri irain matxistak bota zizkiotenek barkamena eskatu dute
Salatutako hiru nekazariek ohar bat zabaldu dute, barkamena eskatzeko, euren ekintzen gainean hausnartuta, eta errespetua eta berdintasuna sustatzeko.
2025/01/17 - 13:33
Gobernuaren konpromisoen % 87 "martxan" daudela esan du Chivitek
Nafarroako Gobernuko presidenteak nabarmendu duenez, "Espainiako BPG industrial handiena eta Europako altuenetakoa duen erkidegoa izaten jarraitzen dugu".
2025/01/10 - 16:36
Nafarroako Gobernuak, Industriak eta BSHk lan-mahai bat sortuko dute Ezkirozko lantegiaren etorkizunari buruz
Madrilgo Lan Ministerioan BSH multinazional alemaniarreko zuzendariekin izandako bileraren ostean, Maria Chivite Nafarroako presidenteak adierazi du batzarra "positiboa" izan dela.
2024/12/30 - 10:54
2025erako garapen ekonomikoarekin eta aurrerapen sozialarekin duen konpromisoa berriz adierazi du Chivitek
Nafarroako lehgendakariak urte amaierako mezuan azpimarratu duenez, bizitza hobe baten aldeko ahaleginak markatuko du Gobernuaren jarduna 2025ean. BSHko langileei babesa adierazi die, eta Nafarroako indarguneak gogorarazi ditu, hala nola lan kolektiboa, hezkuntza eta berdintasuna.
2024/12/30 - 10:34
Maria Chivite Nafarroako presidentearen urte amaierako mezua, osorik
Maria Chivite Nafarroako presidenteak berriz adierazi du Gobernuak garapen ekonomikoarekin eta gizartearen aurrerapenarekin duen konpromisoa, Nafarroak bizitzeko komunitaterik onena izaten jarrai dezan.
2024/12/19 - 17:31
Nafarroako Parlamentuak 2025erako aurrekontuak onartu ditu, Chivitek EH Bildurekin adostutako seigarrenak
Orotara, 6.431,3 milioi euroko kontuak dira, iaz baino % 1,2 gehiago. Euren agerraldietan, EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen bozeramaileek Nafarroak bizi duen "egonkortasuna" nabarmendu dute.

2024/12/17 - 08:49
Albiste izango dira: Aurrekontu akordioa Bizkaian, BSHren itxiera eta Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/16 - 21:05
Sindikatuek borroka iragarri dute, eta Foru Gobernua eta alderdiak kezkatuta agertu dira BSHren itxierarekin
UGT, ELA eta LAB itxieraren aurka agertu dira. Chivitek esan du enpresaren erabakia "ezustekoa" izan dela eta lehentasuna langileak izango direla. Era berean, UPN, EH Bildu eta PP kezkatuta agertu dira.
2024/12/14 - 13:50
Maria Chivitek PSNko idazkari nagusi karguan jarraitzeko hautagaitza aurkeztuko du
Nafarroako Alderdi Sozialistaren egungo idazkari nagusiak bere kargua berresteko aukera izango du martxoaren 22an egingo den kongresu batean, duela hamarkada bat hasitako proiektuari "bultzada berri bat" emateko helburuarekin.
2024/12/13 - 21:01
Chivitek esan du Nafarroa ''lepo'' dagoela, eta adingabeen banaketa derrigorrezkoa izateko eskatu du
Foru Gobernuko presidenteak ohartarazi du Nafarroa bere gaitasunaren "ia mugan" dagoela, 305 adingabe migratzaile artatzen ari direlako bertan, eta erkidegoen arteko "elkartasuna" eskatu du.
2024/12/13 - 11:36
Abian da XXVII. Presidenteen Konferentzia, Santanderren
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak eta autonomia erkidegoetako presidenteek bilera egingo dute gaur Santanderren, XXVII. Presidenteen Konferentziaren baitan. Gai asko jorratuko dituzte, baina itxura guztien arabera, aldeen arteko jarrerak urrunduta daude eta zaila izango da akordioak lortzea.
2024/11/18 - 10:59
Espainiako Gobernuak abenduaren 13rako deitu du Presidenteen Biltzarra
Pedro Sanchez presidenteak eta autonomia erkidegoetako presidenteek hainbat gai izango dituzte hizpide, hala nola finantzazio autonomikoa, immigrazioa, osasungintza eta etxebizitza.
2024/11/14 - 17:11
Nafarroako "egonkortasun politikoa" goratu du Chivitek, "ezegonkortasuna nagusi" den agertokian
Foru Gobernuaren Egoerari buruzko Eztabaidari ekiteko hitzaldian, "demokrazia" zaintzeko aldarria egin du. Osasun eta hezkuntza sistemak indartzea aipatu ditu helburuen artean.
2024/10/12 - 14:38
Euriak desitxuratu egin du Hispanitatearen Eguneko desfilea
Aireko ikuskizunik ezin izan dute egin Madrilen. Sanchezek azken urteotan ohikoak diren txistuak jaso ditu, eta, aspaldiko partez, Kataluniako presidentea bertaratu da. Maria Chivite ere bertan izan da; Pradales ez, ordea.
2024/10/10 - 20:13
Maria Chivitek AHTaren lanak azkartzea eskatu dio Pedro Sanchezi
"Aurreko gobernuen utzikeriak desabantaila argian utzi gaitu komunikazioen arloan", adierazi du Nafarroako presidenteak. EAErekiko loturari buruz galdetuta, Chivitek esan du txosten teknikoari itxarotea beharezkoa dela hiru gobernuen artean erabaki bat hartzeko.
2024/10/03 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, segurtasun dispositiboak Europako hiru partida direla-eta eta Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.