"Alderdikeriagatik" etxebizitza akordiorik ez adostea deitoratu du Chivitek
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak deitoratu egin du Presidenteen Biltzarrean etxebizitzaren inguruan akordiorik adostu ez izana, eta hori "alderdikeriari" egotzi dio.
Gaur Bartzelonan Presidenteen Biltzarraren ostean egindako prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek Chivitek. Nafarroako Gobernuaren "interes nagusia etxebizitza arloan akordioak lortzea" zela esan du lehendakariak, eta "Presidenteen Biltzar osoa desitxuratu duen alderdikeria" salatu du.
Chivitek gogorarazi duenez, Pedro Sanchez presidenteak "etxebizitzaren inguruko itun bat proposatu zuen", eta itun horretan jasotako neurrietako bi, etxebizitza publikoak mugarik gabe blindatzea eta etxebizitza datuen behatoki publiko bat osatzea, Nafarroan egiten ari direla nabarmendu du. Nafarroa "dirua banatzeko asmo horretan sartu ez" arren, "etxebizitza arloko aurrekontua handitzeko" konpromisoa hartu du.
Era berean, Nafarroako lehendakariak azpimarratu du beharrezkoa dela "azpiegitura elektrikoak ugaritzea energia berriztagarriak garatu eta industriaren deskarbonizazioa bultzatzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko; izan ere, hori egiteko gaitasuna duen azpiegiturarik ez badugu, nekez jarraituko dugu gure industriari jasangarritasunaren bide horretan laguntzen".
Bestalde, horren hitzetan, "atzerapen handia daramagu" azpiegituretan egindako inbertsioetan "urte askotan inbertitu ez delako", eta hori "egiaztatu" egin du," beste presidente batzuek ere horrela adierazi dutelako".
Hala ere, "joan den legealditik bultzada oso garrantzitsua" izan dela onartu du, bereziki AHTaren lanetan, eta Presidenteen Biltzarra "2030. urtea baino lehen Iruñera eramateko" eskatu du.
Ayusok sortutako polemikari buruz
Gainera, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen jokabidea kritikatu du Nafarroako Gobernuko lehendakariak, "borrokatzeko asmoz" joan baita Bartzelonara. "Ez du ulertzen herri anitza garela, anitza, eta hizkuntzak herri osoaren aberastasuna direla", aurpegiratu dio.
Diaz Ayuso bileratik atera da Imanol Pradales lehendakaria euskaraz hitz egiten hasi denean, baina "Espainia erreala ez da horrelakoa, anitza da", esan du Chivitek.
Nafarroako agintariak azpimarratu du beharrezkoa dela Espainiako Gobernuko presidentea eta erkidegoetako buruzagiak biltzen dituen Presidenteen Biltzarra "balioestea, lankidetza instituzionalerako organo goren" gisa, "elkarrizketarako, eztabaidatzeko, elkarguneak bilatzeko eta politika egokiak partekatzeko" baliagarria, eta Chivitek erantsi du bertaratzen direnek "zerbitzari publiko gisa akordioak lortzeko betebeharra" dutela.
Hori dela eta, nahigabea agertu du bileran organo horren "interesa eta funtsezko zeregina iraultzen saiatu direlako", lehenik eta behin gai-zerrendan "Espainiako Gobernuaren erantzukizuna ez diren gaiak" sartuz, eta, ondoren, "alderdien interesengatik konfrontazioa bilatuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.