Koldo kasua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibarrola (UPN): "Chiviteren gobernua azkenetan da, eta irtenbide duin bakarra dimisioa da"

UPNko presidentearen hitzetan, PSNren zuzendaritzaren "duintasuna galdu da jada", baina "Nafarroaren eta nafarren duintasuna jokoan dago, eta horri eutsi egin behar zaio".

Iragarkia
Cristina Ibarrola presidenta de UPN
18:00 - 20:00

Cristina Ibarrola UPNko presidenteak gaur bere alderdiak Erriberrin egin duen Kontseilu Politikoan esan duenez, Maria Chivite sozialistak gidatzen duen Nafarroako Gobernua "azkenetan da".

Ibarrolaren esanetan, "susmopean eta gainbeheran dagoen gobernu baten gidaritzari" eusten dio Chivitek. "Haren ibilbide politiko osoa altxatu, zuzendu eta kontrolatu dutenak erori dira: Cerdan eta Alzorriz. Berak eusten dio oraindik, baina badaki eroriko dela, ezingo duela saihestu", erantsi du. 

Horren esanetan, "Santos Cerdanek ordezkatzen duen ustelkeriatik sortu eta hark sostengatu duen gobernu bat du Nafarroak", eta, erantsi duenez, bere alderdiak urteak daramatza salatzen PSNk "merkatu pertsa" bihurtu duela politika, "non dena saltzen edo erosten den boterean irauteko". 

Azken egunetan jakin dena jakinda, horren aburuz, frogatu egin da "askoz ere larriagoa" zela kontua, "boterea behar baitzuten aberasten jarraitzeko". 

UPNko presidentearen arabera, Cerdanek EH Bildurekin negoziatu zuen eta Pedro Sanchez konbentzitu zuen Chiviteren gobernua onartzeko 2019an. 

"Cerdanek hartzen zituen Nafarroako erabaki estrategikoak, eta orain argi geratu da zergatik. Ez zen ideologia, ez zen proiektua, ez zen sikiera botere-gosea: dirua zen", azpimarratu du. 

Ibarrolak argi du: "Chivitek irteera duin bakarra du: dimisioa. Berak badaki". Hari buruz gaineratu du "presidentea ahul eta agortuta" dagoela, "ustelkeriaren orban gero eta handiagoa duen" gobernu baten buru delako. 

Era berean, "Nafarroaren izen onari egiten zaion kalte izugarria" deitoratu du, eta, ohartarazi duenez, "Nafarroaren eta nafarren duintasuna dago jokoan, eta horri eutsi egin behar zaio". 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X