Osakidetza
2024/12/12 - 19:57
Iñigo Urkullu: ''Espero dut jazarpen politikoa jasan zutenek ordain bat jasotzea''
Urkullu lehendakariak adierazi du "pozik" dagoela 2016-17ko Osakidetzako LEPen ustezko filtrazioen auzia artxibatu ondoren. Hala ere, "politika egiteko modu honekin atsekabetuta" dagoela adierazi du.
2024/12/12 - 15:44
Epaileak artxibatu egin du Osakidetzaren 2016-17ko Lan Eskaintza Publikoaren ustezko filtrazioen auzia
Epaitegiko titularraren ustez, "ez dago legez kontrako delitua egin izanaren arrazoizko zantzurik", bi ikerturen kasuan izan ezik, horien auzia behin-behinean artxibatu baita.
2024/12/12 - 15:35
Osakidetzak 360 profesionalekin indartuko du Lehen Mailako Arreta
Halaber, 120 milioi inbertituko ditu osasun zentroetan, eta betetzeko zailak diren lanpostuetarako lan-eskaintza publiko baterako deialdia egingo du, lehiaketa bidez.
2024/12/07 - 13:50
Amara Berriko anbulatorioko errefortzu gunea asteburuetan eta jaiegunetan itxiko dutela salatu dute
Amara Berriko anbulatorioan asteburu eta jaiegunetan zegoen errefortzu puntua itxiko dutela salatzeko bilkura egin dute Donostian. Osakidetzak esan du jaiegun eta asteburuetan oso jende gutxik erabiltzen duela gune hori eta langileak Bengoetxeko EAG eta Groseko errefortzu gunera bidali dituztela.
2024/12/04 - 21:54
Osasun Itunaren Mahaiaren laugarren bilerak ez du lortu printzipioen gaineko akordioa ixtea
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du "oso positiboa eta aberasgarria" izan dela bilera, eta proposamen guztiak aztertzeko astirik ezari egotzi dio akordioa itxi ez izana. Hurrengo hitzordua urtarrilaren 29rako jarri dute. EH Bilduk prozesuan sinistu dezala eskatu dio Jaurlaritzari.
2024/12/04 - 13:10
Jaurlaritza, Osasun Itunari buruz: ''Aurrera doa, eta agerikoa da gorpuzten ari dela''
Alberto Martinez Jaurlaritzako Osasun sailburuak ziurtatu duenez, Osasun Ituna "aurrera doa eta agerian gorpuzten da". Dokumentua "nahikoa adostua" izatea espero du, asteazken honetan ez bada, "hurrengo egunetan".
2024/12/02 - 19:44
Emaginek salatu dute langileak falta direla eta eskualdearen zein hilabetearen arabera arreta aldatzen dela
10.000 emakumeko 3,81 emagin daude EAEn, Europako batez bestekoa 9,1ekoa izan arren. "Zergatik udan erditzen diren emakumeek ezin dute erditu ondorengo talderik eta edoskitze talderik izan? Eskubideak ez dira urtaroen araberakoak", salatu dute kolektiboaren ordezkariek.
2024/12/02 - 12:18
Nor doa Lehen Arretako Minaren Unitatera? 52 urteko emakumea, fibromialgia, bizkarreko mina edo migrainak jota
Salburuako osasun zentroko Minaren Unitatean 768 gaixo artatu dituzte lehenbiziko urtean. Osakidetzaren helburua da esperientzia pilotu hori, arian-arian, Lehen Mailako Arretako sare osora zabaltzea.
2024/11/30 - 11:38
Kasuen % 7,5 oraindik diagnostikatu gabe daude
Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dutenez, prebentzioa eta diagnostiko eta tratamendu goiztiarra erabakigarriak dira. Preserbatiboa erabiltzea da transmisioa saihesteko modu nagusia. 2009 eta 2024 artean ia 34.000 test azkar egin zituzten EAEko farmazietan.
2024/11/29 - 09:34
SATSEk irabazi ditu Osakidetzako hauteskundeak, 89 ordezkari lortuta, eta ELAk bigarren tokiari eutsi dio
SATSE sindikatuak irabazi ditu Osakidetzako hauteskunde sindikalak. Guztira 89 ordezkari lortu ditu eta, hortaz, lehen indar izaten jarraituko du. Azken hauteskundeetan baino 11 ordezkari gehiago lortu ditu. ELAk, berriz, bigarren tokiari eutsi dio, eta 81 ordezkari izango ditu.
2024/11/29 - 08:49
Albiste izango dira: Osakidetzako hauteskundeen emaitzak, Valentziako GOIDIak hilabete eta Black Friday
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/28 - 14:08
Osakidetzako langileak botoa ematen ari dira sindikatuen ordezkariak aukeratzeko
Osakidetzako langileria osatzen duten 45.000 pertsona pasatxo hautestontzietara deituta daude gaur, 2013tik —Gipuzkoan, 2014tik —egingo diren lehen hauteskunde sindikaletan.
2024/11/28 - 12:20
Osakidetzako langileek hauteskunde sindikalak dituzte gaur, 10 urte baino gehiagotan lehenak
45.000 langile baino gehiago daude botoa ematera deituta 355 ordezkari aukeratzeko, aurreko hauteskundeetan baino 39 gehiago. Gaur egun, SATSE erizainen sindikatuak eta ELAk ordezkarien ia erdiak dituzte sektorean, % 48,1.
2024/11/28 - 08:49
Albiste izango dira: Hauteskunde sindikalak Osakidetzan, transferentzia berriak eta EITB Maratoia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/27 - 15:05
Osakidetzak hortzetako arreta emango die 0 eta 6 urte bitarteko adingabeei osasun zentroetan
Orain arte, EAEn, 7 eta 15 urte bitarteko adingabeei zuzenduta zegoen hortzak zaintzeko doako arreta, PADI programaren bidez.

2024/11/27 - 12:03
Euskadik biztanleko 3.882 euro bideratu zituen Osasungintzara 2023an, aurreko urtean baino % 5,4 gehiago
Hala islatzen du Eustat Euskal Estatistika Erakundeak asteazken honetan argitaratutako txostenak. Osasun-gastuak administrazio publiko guztiek egindako gastu arrunta neurtzen du, bai eta nahitaezko eta borondatezko osasun-aseguruek eta etxe bakoitzean zuzenean egindako ordainketak ere.
2024/11/25 - 17:15
Enpresa berriak anbulantzia-zerbitzua ematen hasi dira Bizkaian eta Araban
Zerbitzua orain arte ematen zuen Kataluniako La Pau kooperatiba ordezkatuko dute Sanir eta Ambulancias Baztan Bidasoa enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eta Ambulancias Gipuzkoak.
2024/11/24 - 11:09
Bi enpresa berri arduratuko dira astelehen honetatik aurrera Arabako eta Bizkaiko anbulantzia zerbitzuaz
Zerbitzua orain arte eskaintzen zuen La Pau Kataluniako kooperatiba ordezkatuko dute Sanir eta Ambulancias Baztan Bidasoa enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eta Ambulancias Gipuzkoak.
2024/11/22 - 14:33
Kirurgiako eta kontsultetako itxaron-zerrendak 60 egunetik behera murriztu ditu Osasun Sailak
Ebakuntza kirurgikoak uztaileko batez besteko 67,7 egunetatik 56,7ra igaro dira; eta kanpo-kontsulta espezializatuetakoak 70,6tik 57,7ra.
2024/11/20 - 11:33
Azaroaren 25etik aurrera bi enpresa berri arduratuko dira Araban eta Bizkaian anbulantzia zerbitzua emateaz
Sanir eta Ambulancias Baztan Bidasoa enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eta Ambulancias Gipuzkoak ordezkatuko dute, beraz, Kataluniako La Pau kooperatiba.