Bero-bolada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroak erasandako 26 pertsona artatu ditu ostiralean Osakidetzak

Sintomarik nabarmenenak zorabioak, konorte galerak eta nekea izan dira.

(Foto de ARCHIVO)

Un térmometro marca 39 grados en una calle.



EUROPA PRESS

10/8/2025

Termometro batek 39 ºC markatu ditu ostiral honetan Bilboko erdigunean. Argazkia: Europa Press

Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuek 26 pertsona artatu dituzte ostiral honetan, 19:00ak arte, tenperatura altuak direla eta. Gaur, berriz ere, 40 ºC-tik gorako tenperaturak izan dira Euskal Herriko hainbat tokitan.

Artatu dituztenetako 15 anbulantziaz eraman dituzte ospitale edo osasun zentroren batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez. Sintoma nabarmenenak zorabioak, konorte galerak eta nekea izan dira.

Gipuzkoan erregistratu dira kasu gehien, 14 pertsonari eragin baitie beroak bertan. 11 pertsona artatu dituzte Bizkaian, eta Araban, berriz, bat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abuztuko eguzki-eklipse osoan murgilduta, errealitate birtualari esker

2026ko abuztuaren 12an eguzki-eklipse oso bat ikusiko da Euskal Herrian, eta Eguraldia barruan murgildu da errealitate birtualari esker. Hau da horrelako sei bideoetatik lehenengoa.. 114 urteren ondoren, minutu batetik gorako erabateko iluntasuna izango da, eta Eguzkiaren koroa ikusteko aukera egongo da. 19:30 inguruan hasiko da, baina 20:30 baino lehen izango da une gorena. Euskal Herria izango da ikusteko lekurik onenetarikoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X