Osakidetzak itzultzaile neuronal bat erabiliko du euskaraz egindako kontsulten informazio idatzia gaztelaniara itzultzeko
Tresna horri esker, profesionalek informazioa euskaraz sartu ahal izango dute pazienteen historialean, eta elebidunak ez direnek "interpretazio arazorik gabe" eskuratu ahal izango dute.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza testu klinikoetarako itzultzaile neuronal bat jarri dute abian, euskaraz egindako kontsultetako informazio idatzia gaztelaniara itzuli ahal izateko.
Hedabideetara bidalitako oharrean azaltzen dutenez, Itzulbide deitu dioten erremintari esker, osasun-langileei lana erraztuzko zaie kontsulta medikoak euskaraz egiten direnean, aukera emango dielako pazientearen historia klinikoan informazioa euskaraz sartzeko. Ondoren, euskaldunak ez diren profesionalek informazio hori eskuratu ahal izango dute, gaztelaniara itzulita, eta "itzulpenean edo interpretazioan egon daitezkeen akatsengatik asistentziaren jarraikortasuna baldintzatu gabe".
Tresnak, Osasun Sailaren arabera, pazienteen eta profesionalen hizkuntza-eskubideak bermatzeko helburuari erantzuten dio, Osasunaren Euskal Itunean jasotzen den bezala. Era berean, 'Osakidetzaren Euskara Normalizatzeko III. Plana (2022-2028)' ekimenarekin ere bat egiten du. Plan horren helburuetako bat da profesionalek laneko hainbat kontu —historia klinikoa idaztea, adibidez— euskaraz egin ahal izatea.
Euskararen hazkundea
Osakidetzak nabarmendu du "gero eta eskari handiagoa" dagoela, bai gizartearen bai profesionalen aldetik. Gainera, aurreikusi du bilakaera hori bizkortu egingo dela aurrerantzean "egiturazko plazetako langile aktiboen erdiak baino gehiago elebidunak direlako eta EHUko osasun-graduen azken promozioetan gauza bera gertatzen delako. Horrek guztiak "euskararen erabilera modu naturalean handitzea" dakar, bai ahozko, bai idatzizko komunikazioan.
Gaur egun, nahiz eta pazientearekin harremana euskaraz izan, osasun-profesionalek gaztelaniaz transkribatzen dute ordenagailuan kontsultetako informazioa, "beldur izaten direlako" informazio hori hizkuntza ulertzen ez duen beste profesional batek behar izatea eta, hortaz, "arriskuan jartzea arretaren segurtasuna".
Hainbat espezialitatetako 200 osasun-profesionalek baino gehiagok parte hartu dute proiektuan, Elhuyar enpresarekin batera. Gaztelaniazko testu klinikoak bildu eta euskarara itzuli zituzten, eta, horrela, corpus linguistiko elebiduna sortu zuten, itzultzaile neuronalaren motorra elikatzeko.
Tresna hori Donostialdeko ESIko profesionalen artean probatzen hasi dira, eta espero da urtea amaitu baino lehen Osakidetzaren sare osoan erabilgarri egotea.
Zure interesekoa izan daiteke
EITB, Prix Europa sari ospetsuetan izendatua eguzki eklipse osoaren inguruko plataforma anitzeko proiektuagatik
EITBren 'Eguzki Eklipse Osoa' ekimena Digital Media kategorian lehiatuko da, Europako ikus-entzunezko sari ospetsuenetako batean.
Tentsio uneak Bilboko Pergolan, greban dauden teknikarien eta bilbainadetako ikusleen artean
Greban zeuden teknikarien piketeak Bilboko Pergolaraino hurbildu dira, grebarako eskubidea aldarrikatzeko, eta horrek ikusleak haserretu ditu, ez baitiete abestiak entzuten utzi. Tentsio uneak izan dira grebalarien eta ikusle zeuden hainbat pertsonaren artean.
Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte, Noaingo txupinazoan hainbat suziri lehertu baitira
Horietako bik pronostiko erreserbatua dute, eta guztira 46 lagun artatu behar izan dituzte. Zauritu guztiak arriskutik kanpo daude. Nafarroako udalerri horretako jaiek aurrera jarraitzen dute.
Deskargako autobidea itxita egongo da asteazken honetan, 21:00etatik aurrera
AP-636 errepideko tunel batean egin beharreko lanak direla eta, 19. eta 21. irteerak erabili beharko dituzte erabiltzaileek, martxaren noranzkoaren arabera, Bergara GI-627 errepidearen bidez zeharkatzeko.
Lurrak gorriz tindatuko du Ilargia ostiral honetako eklipse partzialean
Une gorena abuztuaren 28ko 06:12:53an izango da, Lurraren itzalak ilargi-diskoaren % 93 estaliko duenean.
Bizkaibus batek su hartu du, goizaldean, Santurtziko kale erdian
Sua Bizkaiko herriko Las Viñas kalean piztu da, matxura batek eraginda, eta ke handia sortu du. Ez da inor zauritu.
14 lagun atxilotu dituzte, bi ukituengatik, eta bi udaltzain zauritu dira Bilboko Aste Nagusiaren laugarren egunean
Udaltzaingoak 10 atxiloketa egin ditu jai-esparruan eta lau eremu horretatik kanpo. Guztira, 64 salaketa aurkeztu dira, horietatik 50 ebasketengatik izan dira. Bi agente zauritu dira, eta batek zerbitzua utzi behar izan du.
CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"
Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.
ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean
Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.
Marijaia eta zirkuaren bisita dute gaur Basurtuko Ospitalean, Aste Nagusiko bosgarren egunean
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaia osoan deitutako grebak baldintzatuko du asteazkeneko programazioa. Jarduera batzuk bertan behera geratu dira jada, eta beste batzuk, berriz, egunaren bilakaeraren zain daude.