Hamar pertsona artatu dituzte Osakidetzako Larrialdietan tenperatura altuengatik
Bederatzi paziente ospitalera eraman behar izan dituzte, eta kasu gehienak Gipuzkoan eta Araban izan dira. Osasun Sailak kontu handiz ibiltzea gomendatzen du, 2025eko Bero Planari jarraituz, bereziki arrisku-populazioetan.
Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuak Euskadin erregistratutako tenperatura altuek kaltetutako hamar pertsona artatu ditu astearte honetako 19:00ak arte. Horietatik bederatzi anbulantzian eraman dituzte ospitale edo osasun-zentroetara.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gogorarazi du oso garrantzitsua dela 2025eko Bero Planaren gomendioei jarraitzea. Plan horren helburua muturreko tenperaturek osasunean duten eragina prebenitzea eta murriztea da, batez ere hilabete beroenetan.
Planak kolektibo kalteberenen babesean jartzen du arreta: lau urtetik beherakoak, adinekoak, haurdunak, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak eta kanpoan jarduera fisikoa egiten duten pertsonak.