Beroari egotz dakizkiokeen 26 heriotza izan dira Euskadin abuztuan
Udan dagoeneko 65 heriotza zenbatu dira gehiegizko tenperaturarekin lotutako patologiengatik.
Guztira 26 pertsona hil dira Euskadin abuztuaren lehen hamabostaldian beroaren ondorioz, hau da, iazko abuztuan izandako tenperatura altuen ondoriozko heriotzen bikoitza baino gehiago, Espainiako Estatuko Osasun Ministerioaren datuen arabera.
Beroari lotutako hilkortasunaren gorakada nabarmen hori hilaren lehen erdian gertatu da; izan ere, egunotan alertak izan dira bero handiagatik, eta 45 gradurainoko tenperaturak erregistratu dira zenbait udalerritan.
Adinaren arabera, hil honetako heriotzen % 69 85 urtetik gorako pertsonei zegozkien (18 hildako); lau heriotza, berriz, 75 eta 84 urte artekoei; bi heriotza, 65 eta 74 urte bitartekoei; eta heriotza bat, 45 eta 64 urte artekoei.
Gauzak horrela, udan dagoeneko 65 heriotza zenbatu dira gehiegizko tenperaturarekin lotutako patologiengatik. Zehazki, 27 heriotza jaso dira ekainean, 12 uztailean eta 26 abuztuan. Iazko udan 13 heriotza jakinarazi ziren arrazoi horiengatik.