París
2022/07/26 - 21:54
Frantziak ez du osasun pasaporterik eskatuko abuztuaren 1etik aurrera
Hala ere, aldaera arriskutsuren bat agertzen baldin bada, Pariseko Gobernuak 12 urtez gorako herritarrei PCR proba negatibo bat eskatzeko aukera izango du mugetan, 2023ko martxoaren 31ra arte.
2022/07/19 - 21:45
Bero-bolada, munduan zehar
Euskal Herriak atzean utzi du, dagoeneko, bero-bolada; munduko hainbat herrialdek, baina, errekorrak ezarriko dituzte ondorengo egunetan.
2022/07/06 - 21:50
Frantziako Gobernuak EDF konpainia guztiz nazionalizatzeko asmoa du
Exekutiboak konpainia elektrikoaren % 83,88 kontrolatzen du egun. "Erregai fosiletatik ateratzen aurreneko nazio ekologiko handia izango gara", adierazi du Elisabeth Borne lehen ministroak.
2022/06/29 - 23:10
Bizi osorako kartzela-zigorra ezarri diote Salah Abdeslami, 2015ean Parisen izandako erasoengatik
Erasoak aldi berean egin zituzten Bataclan kontzertu-aretoan, Parisko hainbat jatetxetan eta Saint Deniseko estadioan. Guztira, 130 pertsona hil eta beste ehunka zauritu ziren.
2022/06/28 - 21:55
Yael Braun-Pivet, Frantziako Asanblada zuzenduko duen lehen emakumea
1958an V. Errepublika hasi zenetik egon den Parlamenturik zatituena zuzendu beharko du Emmanuel Macron presidentearen alderdiko diputatuak; izan ere, ez dago gehiengo absoluturik.
2022/06/20 - 12:14
Macron, blokeo politikoaren arriskuan
Blokeo politikoa luzaro irauten badu, Macronek tresna bat dauka eskuartean, parlamentua desegin eta hauteskunde berriak deitu. Eta horren arriskua, emaitzak oraindik txarragoak eskuratzea da.
2022/06/18 - 20:09
Kohabitazio arriskua Frantziako hauteskundeetan
Jean Luc Mélenchon Frantziako ezkerreko buruzagiaren helburua Asanblea Nazionalean gehiengo osoa lortzea da, lehen txandan Macronen alderdiarekin parekatuta egon eta gero. Ondorioz, lehen ministro izatera iritsiko litzateke, eta Macronek Errepublikako presidentzia kohabitazioan eraman beharko luke.
2022/05/20 - 11:02
Epaileak ekainaren 9an jakinaraziko du Jakes Esnal ETAko presoa aske utziko duen ala ez
70 urte ditu Esnalek eta 32 urte daramatza preso Frantzian. Biziarteko kartzela-zigorra du ezarrita, 80ko hamarkadan Espainian egindako hainbat atentatu egotzita.
2022/05/16 - 23:18
Macronek Elisabeth Borne izendatu du lehen ministro
Borne orain arte Lan ministroa izan da, eta Frantziako bigarren kargu garrantzitsuena beteko duen bigarren emakumea izango da. Jean Castex kontserbadorearen lekua hartuko du. Espero zen bezala, Castexek dimisioa eman du astelehen honetan, bi urte karguan eman ondoren.
2022/05/16 - 08:31
Musukoak derrigorrezkoa izateari utzi dio Ipar Euskal Herriko garraio publikoan
Osasun establezimenduetan, besteak beste, botiketan, maskarak derrigorrezkoa izaten jarraituko du, nahiz eta Frantziako agintariek martxoaren 14tik barrualdean ez dute bere erabilera arautzen.
2022/05/03 - 23:10
Alderdi Komunistak Melenchonen aliantzarekin bat egin du ekaineko hauteskunde legegileei begira
Horrela, komunistak, Frantzia Intsumisoa eta Berdeak elkarrekin aurkeztuko dira ekainaren 12ko eta 19ko bozetara; azken biek igandean akordio historikoa itxi zuten. Orain Alderdi Sozialistak koalizioarekin bat egiten duen ikusi beharko.
2022/05/01 - 23:54
Frantziako hauteskundeetatik astebetera, istiluak izan dira Langileen Nazioarteko Eguneko manifestazioetan
Oso jendetsuak izan dira Frantzian aurtengo maiatzaren leheneko ospakizunak. Gaurko protagonista, legegileei begira ezkerreko alderdia negoziatzen ari diren hitzarmena izan da, baita Parisen izandako manifestarien eta poliziaren arteko istilu bortitzak ere.
2022/05/01 - 22:18
Maiatzaren Lehena Frantzian, istiluen eta ezkerraren gertuko akordio baten ildotik
Langileen Nazioarteko Egunak milaka manifestari bildu ditu Frantziako hirietan, haustura sozial gorakorrak baldintzatutako giroan.
2022/04/25 - 11:06
Emmanuel Macronen aurkako manifestarien aurka kargatu du Poliziak Parisen
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aurkako manifestarien eta poliziaren arteko istiluak izan dira bart Frantziako hainbat hiritan, Parisen barne.
2022/04/25 - 01:09
Eta orain, zer? Macronen hurrengo agintaldiaren gakoak
Hauek dira Frantziako presidenteak bigarren agintaldian izango dituen erronka nagusiak.
2022/04/25 - 00:50
Macronek ultraeskuina garaitu du
Egungo presidenteak botoen % 58,55 jaso ditu, eta Marine Le Penek, % 41,45. Eskuin muturrak, hala ere, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu.
2022/04/25 - 00:23
Le Penen alde "haserreagatik" bozkatu dutenei erantzunak ematea promestu du Macronek
Frantziako presidenteak ezkertiarrentzako mezuak ere izan ditu hauteskundeak irabazi eta gero, eta ekologia sustatuko duela nabarmendu du.
2022/04/24 - 23:50
Ipar Euskal Herrian ere irabazi du Macronek
Frantziako batez besteko emaitzak gainditu egin ditu egungo presidenteak Ipar Euskal Herrian.
2022/04/24 - 23:06
Le Penek aitortu egin du galdu duela, baina bere emaitzak "historikoak" direla nabarmendu du
Macronen aurrean galdu egin badu ere, ultraeskuinak inoizko emaitza onenak eskuratu ditu.
2022/04/23 - 16:38
Hainbat manifestazio izan dira Frantzian ultraeskuinaren aurka, baina baita Macronen politiken aurka ere
Aurreko egunetan manifestazio ugari izan dira ultraeskuinaren eta Macronen politikaren aurka, eta hainbat unibertsitatetan itxialdiak egin dituzte. Gaurko egunean hainbat manifestazio deituta daude herrialdeko hainbat lekutan, hala nola Parisen.